CIC energiGUNE BatteRIes Europe-n integratu da, Europa mailan baterien ekintza ikerketak koordinatuko duen plataforma

Albisteak, Araba

Javier Olarte, CIC energiGUNEko Transferentziako Zuzendaria, Lan Aplikazio Egonkor Taldearen co-chair izango da

Ekainaren 25ean, asteartea, Bruselasen izan zen Europako Batzordearen babesa duen ekimen honen aurkezpen ofiziala non kontinenteko ikerketa eta industria arloko balio-katearen zenbait ordezkari bildu ziren

BatteRIes Europe edo ETIP (European Technology & Innovation Platform) on Batteries Europa mailako ikerketa ekintza guztiak koordinatuko ditu, goraka ari diren teknologietatik horien ezarpenera arte

CIC energiGUNE energia elektrokimikoaren eta termikoaren biltegiratzearen alorrean Europan erreferentziazkoa den ikerketa zentroak parte-hartze aktiboa izango du BatteRIes Europe foroan, non koordinatuko dira etorkizuneko bateriaren garapenerako ikerketa ekintza guztiak. Plataforma, Europako Batzordearen Presidenteorde eta Energía Komisarioa den Maroš Šefčovič-ek aurkeztu zuen atzo Bruselasen, ikerketa eta industria arloko balio-katearen topaleku bihurtzearen helburuarekin.

Gainera, CIC energiGUNEk presentzia nabarmena izango du BatteRIes Europe foroan, izendatua izan baita Bateria Egonkorren Aplikazio eta integrazio Taldea lideratzeko. Erantzunkizun hau, Javier Olarte CIC energiGUNEko Transferentziako Zuzendariak izango du eta horrekin batera, bere helburu nagusia, ikerketa eta berrikuntza arloko erronken identifikazioa izango da, batez ere, sare elektrikoaren eta bere ezarpen desberdinen irtenbideen garapena eta lehentasun zein behar teknologikoak zehaztea.

Gainera, CIC energiGUNE eta CIDETEC –biak BRTAren partaide-, fororaren Estatuko bi ordezkari bakarrak dira. Beraz, azpimarratzekoa da, Euskal Herriak duen indarra energía biltegiratzearen alorrean eta lortu duen posizionamendua abangoardiako taldean kontinente mailan. Guztira, Europar Batasuneko 9 herrialdeetako ordezkarik osatzen dute ekimen hau.

Maroš Šefčovič-ek adierazi zuen bezalaxe, BatteRIes Europe-n proposatzen den lana ez da hutsetik hasi, baizik eta CIC energiGUNE bezalako aktore ezberdinek garatutako zereginetatik. CIC energiGUNEk azken urteetan I+D alorrean egindako lana, ekimen honen sorreran zer esan handia izan du eta bere liderra Innoenergy-rekin batera, ateak zabaldu dizkiote “Izugarrizko ekosistema industrialari”. Halaber, nabarmendu zuen etrokizuneko bateriaren garapena parean dagoela Europar Batasunak duen apustuarekin; ekonomiaren ‘deskarbonizazioa’, eta ondorioz, Komisioaren babes osoa izango du.

Partekatu

Beste berri batzuk