CIC energiGUNE, energia berriztagarrien erabilera erraztu eta klimaren aldaketaren eragina murrizten lagunduko duten fluxuzko bateria organikoak diseinatzeko HIGREEW proiektuaren liderra da

Albisteak, Araba

Euskal zentroa buru den Europa mailako HIGREEW proiektuak, ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak izango diren, energia eta potentzia dentsitate handia, eraginkortasun handiagoa eta bizitza erabilgarri luzeagoa izango duten eta egungo kostuak murriztu ahal izango dituzten redox fluxuzko bateria organikoen garapena du helburu

CIC energiGUNE, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea den ikerketa zentroa, da redox fluxuzko bateria organikoak diseinatzeko HIGREEW proiektuaren liderra. Bateria horiek, energia berriztagarri sistemekin bat eginda, klimaren aldaketaren eragina murrizten lagunduko dute, energia biltegiratzeko sistema merkeagoak, prestazio tekniko hobeagokoak eta eraginkortasun handiagokoak erabiltzeko aukera bultzatuko baitute.

CIC energiGUNEren helburua kostu txikiko ur-oinarria izango duen eta instalazioa kontrolatzeko sistema aurreratua duen fluxu-bateria batean integratuko den elektrolito organiko berria garatzea da. Horrela, 2030. urtean 0,05€/kWh/zikloko kostua lortu ahal izango da. Hori da Europako Batzordeak bere Energia Teknologiaren Europako Plan Estrategikoan (SET Plana) klimarako energia-sistema neutrorako trantsizioa bultzatzeko planteatu duen erronka tekniko-ekonomikoa.

HIGREEW proiektuaren partzuergoa, materialetan, biltegiratze-sistemetan eta energia berriztagarrietan erreferenteak diren 9 erakundek osatzen dute. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa eta Bohemiako Unibertsitatea (Txekiar Errepublika) Euskal Zentroarekin elkarlanean ari dira funtsezko materialak (mintza, elektrolitoa eta elektrodoa) garatzen, prestazio tekniko hobeak emateko, bizitza erabilgarria luzatzeko eta birziklapena errazteko. Material horiek gelaxka batean integratuko dira, ekipamendu elektrokimikoaren diseinuan esperientzia handia duen C-TECH ingeniaritza enpresa britainiarrak, eta banadio-fluxuzko baterietan espezializatutako Pinflow txekiarrak, lehenengo balidazio-testak egin ditzaten.

2021ean garapen guztiak Heights ingeniaritza enpresa britainiarrak eta energia berriztagarrien alorrean liderra den euskal bazkide den Gamesa Electric-ek diseinatutako prototipoan integratzen hasiko dira. Azkenik, garatutako sistema Siemens Gamesak La Planan (Valladolid) duen lantegian testatu eta baliozkotuko da; bertan, segurtasunari, bideragarritasun tekniko-ekonomikoari eta bizi-zikloari buruzko analisiak egingo dira.

Partzuergoak 40 hilabetez lan egingo du fluxuzko bateria organikoak garatzeko. Bateriak, sortu zirenetik, birziklapena errazteko diseinatuta daude, eta egungo teknologia gaindituko duen energia eta potentzia dentsitatea izango dute, eraginkortasuna hobetzeaz, bizitza erabilgarria luzatzeaz eta kostuak murrizteaz gain. Proiektuak fluxuzko bateria organikoak banadioaren, Europako Batzordeak lehengai kritikoen zerrendan sartutako materialaren, aurreko alternatiba jasangarria izan daitezkeela erakutsi nahi du.

HIGREEW-ek Europako Batzordearen Horizonte 2020 Programaren 3,78 milioi euroko finantzaketa du 2019ko azarotik 2023ko otsailera bitartean gauzatzeko. CIC energiGUNEk antolatuko duen konferentziarekin amaituko da proiektua.

Ekimena, Europako Batzordearen Horizonte 2020 programaren 2019ko deialdian onartu direnen artean CIC energiGUNEk parte hartzen duen bost proiektuetako bat da, “Baterien belaunaldi berria” atalaren barruan. Horietatik bi euskal zentroak zuzentzen ditu, eta CICek duen aurrekontu bateratua 4 milioi eurotik gorakoa da.

Bost proiektu horiek onartu izanak, baterietarako H2020 programaren 2019ko deialdian Estatu osoan finantzaketa handiena lortu duen erakundea euskal zentroa izan dela erakusten du. Izan ere, aurkeztutako 11 proposamenetatik 5 onartu dira eta, horrela, %45eko arrakasta-indizea lortu da. Kopuru hori Espainiako erakundeen arrakastaren batezbestekoa (% 12,1) baino askoz handiagoa da.

Gainera, onetsitako proiektuetako biren liderra CIC energiGUNE bera izango da, eta BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) beste eragile batzuen partaidetza ere izango dute, IKERLAN eta CIDETEC, alegia, eta Gamesa Electric euskal enpresarena eta nazioarteko konpainia handiena ere, Toyota, Renault edo Varta, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk