CIC microGUNE eta Histocell nerbio-sistema periferikoko lesioak sendatzeko europar proiektu batean parte hartzen ari dira

Gipuzkoa

LogoCic MicroguneCIC microGUNE ikerketa kooperatiboko zentroa eta Histocell euskal enpresa, Europako beste erakunde batzuk partaide dituen NEURIMP europar proiektuan lan egiten ari dira, nerbio-sistema periferikoko lesioak sendatzen lagunduko duten mikroteknologiak garatzeko asmoz.

Ekimena 3,5 milioi euroko finantzaketaz hornituta dago eta lau urtez luzatuko da, 2017aren amaiera arte. Partzuergoko kideek biobateragarritasunari, biodegradagarritasunari eta biotoxikotasunari dagozkien ezaugarri egokiak eta etendako nerbioaren propietate mekanikoak dituzten biomaterialak aukeratu behar dituzte.

Histocell, ehunen ingeniaritzan eta neurosorkuntzan duen esperientziatik abiatuta, azido hialuronikoan oinarritutako hidrogelen diseinuaz arduratuko da, kaltetutako nerbio periferikoan, eta bereziki akats kritikoen kasuan, konexioa berrezartzea ahalbidetuko duten egitura tubular konplexuak sortu ahal izateko.

Bestalde, CIC microGUNEren jarduera polimeroak eskala mikrometrikoan prozesatzeko teknologien garapenean oinarrituko da, areto zurian garatzen direnak barne, inplantea osatzen duen egitura tubularra optimizatzeko asmoz.

Partekatu

Beste berri batzuk