CIC tourGUNEk bostgarren urteurrena ospatu du sektoreko profesionalez inguratuta
Turismoko Ikerketa Kooperatiboko Zentroa den CIC tourGUNEk bere alorreko 200 profesional bildu zituen joan den maiatzaren 9an, Eureka Zientzia Museoan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Itziar Epalza, Turismo eta Merkataritza sailburuordeak hartu zuen parte ekitaldian, Aurkene Alzua, zentroaren zuzendariarekin batera.
CIC tourGUNE turismo alorrean eta giza mugikortasunaren esparruko ikerketara hurbilketa berritzailea egiten ari da. Zentroaren bilakaeran ezinbesteko garrantzia izan dute talde zientifiko espezialitzatu bat sortzeak, agenda zientifiko baten garapena, Industriaren alor publikoaren eta Zientzia eta Berrikuntza Sistemaren arteko lankidetzari emandako bultzada eta nazioartean ospetsuak diren erakundeekin hitzarmenak egitea, besteak beste.
Zientzia eta Berrikuntza turismoan eta giza mugikortasunean” goiburupean egindako jardunaldia baliatu zuen CIC tourGUNEk bere urteurrena ospatzeko. Juan Antonio Zufiria, IBMkoa izan zen arratsaldeko hizlari nagusietako bat.