CICbioGUNEko ikertzaileek 30 urtez bilatutako proteina baten irudia lortu dute
Bizkaiko Teknologia Parkean dagoen CICbioGUNEko ikertzaileak eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) ikerketa batean parte hartzen ari dira eta, lehen aldiz, erribosoma hibrido baten irudia lortu dute. Komunitate zientifikoak 30 urte eman ditu arazoa ebazten eta hauxe dugu horren erantzun grafikoa; gainera, horrek proteinen sintesiari edo itzulpenari, hau da, erribosomak jasaten duen oinarrizko prozesu biologikoari, buruzko informazioaren inguruan datu berriak eskaintzen ditu