CICtourGUNEk bere 5. urteurrena ospatuko du “Zientzia eta berrikuntza turismoan eta giza mugikortasunean” jardunaldiarekin
– Jardunaldia maiatzaren 9an ospatuko da, 16.00etan, Donostiako Eureka-Zientzia Museoan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.
CICtourGUNE, Turismoaren alorreko Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren 5. urteurrena dela-eta, “Zientzia eta berrikuntza turismoan eta giza mugikortasunean” izeneko jardunaldia antolatu da. Jardunaldi hau datorren maiatzaren 9an ospatuko da, 16.00etatik aurrera, Donostiako Eureka-Zientzia Museoaren instalazioetan.
Jardunaldi horretan arreta berezia eskainiko zaie CICtourGUNE sortu zen testuingurua, Eskualdeko Berrikuntza Sistemen garrantzia eta Espezializazio Adimendunaren estrategia berriak bezalako gaiei. Gainera, hainbat hitzaldi nazional eta nazioarteko eskainiko dira 2020ko turismoaren ikuspegiari eta erronkei buruz hitz egiteko.
Ekitaldian Business Intelligence, Smart Cities eta Big Data bezalako eremu giltzarriei buruzko hitzaldi nabarmendu bat emango da, Juan Antonio Zufiria, IBM Global Technology Services Europako zuzendari nagusiaren eskutik.