“Enpresetarako finantzaketa-lerroei” buruzko jardunaldia ospatu da Arabako Teknologi Parkean

Araba

Gaur Arabako Teknologi Parkean gosari teknologiko bat egin da Enpresetarako finantzaketa-lerroei buruz, Oinarri Elkarrekiko Berme Elkartearekin eta Adigest enpresarekin elkarlanean.

 

Jardunaldiaren helburua eskuragarri dauden finantzaketa-lerro ugariak azaltzea eta Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren finantzaketako laguntzen programak aurkeztea izango da. Besteak beste, hauek dira laguntza horiek: “ETE, banakako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza” emateko programa, industria mailako lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak, AFI-Finantza-laguntza programa eta abar.

Jardunaldia oso positiboki balioetsi da eta Arabako Teknologi Parkearen eta bere inguruneko entitate desberdineko 40 pertsona joan dira.

Partekatu

Beste berri batzuk