CIDETEC Nanomedicin, BioSpain azokan gaitasunak aurkezten
Iruñean egingo da bioteknologien sektoreko erreferente den nazioarteko azoka, eta formatu hibridoa izango du, presentziala eta onlinekoa
CIDETEC Nanomedicinek nazioarteko BioSpain azokaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Irailaren 27an hasiko da onlineko formatuan, eta hilaren 29an eta 30ean, berriz, aurrez aurre izango dira saioak Iruñeko Baluarten.
BioSpain nazioarteko azoka erreferentea da bioteknologien alorrean, eta, gainera, enpresa farmazeutikoek ere parte hartuko dute. Lankidetza horren emaitza gisa, etorkizuneko garapen eta terapien abiaburu izatea espero da.
Nanomedikuntzaren alorreko ikerketa-zentro aplikatu gisa, CIDETECek eskaintza teknologiko nabarmendua eskainiko du, drug-deliveryaren eta kapsularatzearen alorreko teknologia propioa biltzen duena. Zentroak esperientzia sendoa du inhalazio bidezko gaien garapenean, baita larruazalean aplikatzekoetan ere.
CIDETEC Nanomedicinek lankidetza berriak bilatuko ditu enpresa eta zentroekin, baterako garapen berriak sortzeko eta teknologien lizentziak lortzeko. Industriari lagungarri izango zaio ekitaldi hori, eta, hari esker, bertatik bertara ezagutuko dituzte zehaztasun-medikuntzako eta terapia aurreratuetako joerak, zeinak zuzenean loturik baitaude bektore ez-biralen garapeneko CIDETECen espezializazio-lerroekin.