Cleantech Open Spain Txapelketa

Araba

Cleantech Open Spain Espainiako Cleantech Openeko finalaurrekoa da, energia garbien enpresek hartzen duten mundu-mailako txapelketa bat. Finalaurrekoa Iruñean jokatuko da irailean.

APTE, 11/06/2012

Finala azaroan Kalifornian izango duen txapelketaren helburua, euren ideia eta proiektuak nazioarteko testuinguruan aurkezteko gaitasuna duten enpresei aukera eta baliabideak eskaintzea da. Cleantech Openek energia garbien sektoreko inbertitzaile, enpresaburu eta bezero garrantzitsuenetakoekin harremanetan jarri ahal izateko aukera paregabea eskaintzen du.

Cleantech Open Spain irabazten duen enpresak 10.000 USDtan zenbatetsitako saria jasoko du, bere proiektua bultzatzeko balioko diona, eta Kalifornia, Estatu Batuetako finalera joango da. Mundu-mailako finalaren irabazle izango den startupak 1000.000 USDtan zenbatetsitako zerbitzuen sari bat jasoko du bere negozioa garatu eta bere ideia egi bihurtu ahal izateko.

Hautagaiak aurkezteko azken eguna 2012ko uztailaren 2a da.

Informazio gehiago: http://www.cleantechopenspain.com/

Partekatu

Beste berri batzuk