“Club Parke”ko aurkezpena

Araba

Arabako Teknologi Parketik “Club Parke”ko aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Datorren ekainaren 27an 13:00etan izango da, Eraikin Nagusiko auditoriumean

Lanzamiento Club Parke AlavaHainbat ekitaldiren eta kirol-, aisia-, osasun- eta kultura-jardueren bidez Parkeko giroa dinamizatzea da proiektuaren asmoa, eta norbanakoek zein enpresek parte har dezakete.

Langileen onura sozialerako tresna interesgarria izan daitekeela uste dugu, besteak beste, networking-prozesuaz eta enpresen nahiz pertsonen arteko sinergiak bultzatuko bait ditu.

Ordubete inguru iraungo du aurkezpenak, eta pertsona hauek hartuko dute hitza:

Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendaria

Javier Hurtado de Mendoza, Parke Klubeko kirol-programa

Aurkezpena amaitzerakoan bertaratutakoei lunch bat eskainiko zaie.

Informazioa interesgarria izango zaizuela espero dugu.

Etorriko zarela baieztatzeko: plansocialalava@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk