Cocktaila-Gabonetako topaketa Arabako Parkean

Albisteak, Araba

Ekitaldian ezagutarazi zuten “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntzako ekimen irekiko aurtengo edizioaren irabazlea zein den eta, gainera, omenaldia egin zioten José Ángel Arrieta Viernari            

Urte-sasoi honetan dagoeneko tradizio bihurtu den moduan, Arabako Teknologia Parkeak Gabonetako topaketa-cocktaila ospatu du Parkeko ordezkariekin eta bertako enpresekin.

Itziar Epalzak, Parkeen Sareko zuzendari nagusiak, bertaratutakoei ongietorria eman zien. Gero, enpresei eskerrak eman zizkien Parkeko taldean jarritako konfiantza eta lan-ingurune hori toki paregabe bihurtzeko egindako apustuagatik. Izan ere, ingurunea, eskaintzen dituen zerbitzuak eta bertako talentuaren pilaketa direla eta, Parkea abangoardian dago Estatu zein mundu mailan. Amaitzeko, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean aurten izandako gertaera esanguratsuenen errepasoa egin zuen. Parkeko gerenteak, Francisco Márquezek, enpresei eta bertako langileei ere eskerrak eman zizkien Parkea gaur egun den hori lortu ahal izateko erakutsitako konpromisoagatik.

ERRONKA BAT PARKEARENTZAT

Azkenik, urteko topaketa ERRONKA BAT PARKEARENTZAT berrikuntza-ekimen zabalduari emandako sariaren entrega-agertokia ere izan da. Parkeak urtero egiten du ekimena enpresetako langileen artean.

Victoria del Ríok, Arabako Lankidetzako eta enpresentzako zerbitzuetako arduradunak, ezagutarazi zuen irabazlearen izena.

Aurtengo edizioan, irabazlea AJL OPHTHALMIC SA enpresako Eva Larra Mateos izan da SORMEN GELA erronka dela eta. Enpresen berrikuntza eta sormena bultzatzea ditu helburu. Horretarako, ideiak partekatzeko, elkarlanean aritzeko, bideratzeko eta esperimentatzeko gune bat sortu behar da. Horrek berritzailea den eta motibatuta dagoen giza taldea sortzen du. Zein da horren emaitza? Sinestezina den teknologia, marka, produktua.

  1. urtean, Arabako Teknologia Parkeak gehienez 15.000 euroko aurrekontuarekin jarriko du abian erronka hori.

AITORPENA

Ekitaldia amaitzeko, eta dagoeneko tradizio bihurtu den moduan, Parkeak ondo merezitako omenaldia egin nahi izan dio José Ángel Arrieta Viernari, bere ibilbide profesionalaren zati handiena Arabako Teknologia Parkean egin duenari. Zehazki, Innova Taldeko Telecom y Novatecno SA enpresan egin du lan taldeko sozietate guztien Giza Baliabideen arduradun eta finantza arloko zuzendari gisa. Duela gutxi hartu du bere erantzukizun profesionaletatik erretiroa.

Partekatu

Beste berri batzuk