Consorcio ESS – Bilbao beste instalazio batzuen esperientziak barneratu nahi ditu Neutroien Iturriari buruzko proiektuan
ESS-Bilbao partzuergoa Bilboko hautagaitza etorkizuneko Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren (ESS) egoitza izan dadin sortutako erakundea da. Bere I+G jarduerak 2010. urtera arte sei milioi euroko aurrekontua izango du, instalazioa berdiseinatzeko helburuarekin. Izan ere, Estatu Batuetan edo Japonian eraikitako mota horretako instalazioetan dauden aplikazio batzuek Europan eraiki nahi den instalazioaren diseinua hobe dezaketela irizten da. Proiektuko buru Cristina Oyónek adierazi zuenez, Bizkaiko Teknologia Parkeko instalazioetan gauzatzen den I+G jarduera ororen helburu da gaitasun zientifiko, teknologiko eta industrialak garatzea eta baita “ESS-Bilbaon berriagoa eta arrazoizkoagoa den diseinuan jarduteko ahalmena dugula frogatzea” ere.