“Conversaciones de Parke-Parkeko Solasaldiak”, bigarrenez

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak berriz ere hartu du “Conversaciones de Parke-Parkeko Solasaldiak” ekimena, Gipuzkoako Parkearen eta Adegiren eskutik

CAFeko presidente Andrés Arizkorreta gonbidatu dute oraingoan

20160212_094044Gipuzkoako enpresen ordezkaritza zabalaren aurrean gauzatu dira, bigarrenez, “Conversaciones de Parke-Parkeko Solasaldiak”, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Adegik iaz abiarazi zuten ekimena.

Gipuzkoako enpresa-munduaren eta enpresa zein ekonomiaren alorreko aitzindarien arteko topaketak dira, ezagutza, ikuspuntuak eta egungo giltzarriak diren gaien inguruan esperientziak elkartrukatzeko.

Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente José Miguel Corresen ongi etorriaren ondoren, aurtengo gonbidatu Andrés Arizkorreta, CAFeko presidentea, aurkeztu dute. Bertaratutakoekin batera partekatu du Aizkorretak zenbait gaien gaineko gogoeta, hala nola globalizazioa, merkatu globaletako lehiakortasuna eta merkatu berriak eskuratzeko talentuaren nahiz berrikuntzaren beharra. Era berean, zuzentzen duen enpresaren arrakastan eragindako faktoreen inguruko ikuspegia ez ezik, etorkizunean aurre egin beharreko erronkak ere aurkeztu ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk