Conversaciones de Parke-Parkeko Solasaldiak, Pedro Luis Uriarterekin

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiak (Miramon) beste behin ere hartu du Parkeak eta Adegik elkarrekin abiarazitako ekimena

20160630_100648Enpresari, zuzendaritza-kide eta politikaren munduko ordezkari anitz bildu dira Gipuzkoako Parkean, “Conversaciones de Parke-Parkeko Solasaldiak” jardunaldian. Oraingoan, Pedro Luis Uriarte izan da protagonista.

Euskadi eraldatzeko prozesua martxan jartzeko beharra dagoela izan da Pedro Luis Uriartek bertaratutakoei helarazi dien mezu nagusia. Eraldaketa hori gauza dadin, lokartuta dagoen gizartea iratzarri behar da, eta, horretarako, ezinbestekoak dira herri-ikuspegia (etorkizunean izan nahi duguna xede izanik), lidergo sendoa (kontua ez da norberak bere kasa kudeatzea), guztion konpromisoa (enpresak, langileak, sindikatuak, eragile kulturalak eta gizarte zibila, oro har) eta lana, lana eta lana. Pedro Luis Uriartek solasaldi arina eta hurbila izan du parte-hartzaileekin eta horien galderei erantzun die. Besteak beste, Brexita edo Kontzertu Ekonomikoa izan dituzte hizpide.

Gipuzkoako Parkeak eta Adegik aurten hirugarrenez antolatutako ekimena guztiz kontsolidatuta dago jada, horren isla baitira bertaratutakoek azaldutako interesa eta parte hartzen duten protagonisten garrantzia.

Partekatu

Beste berri batzuk