CounterCraft enpresak 2019an Europako zibersegurtasunaren merkatuan aitzindari izatea espero du

Gipuzkoa

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan zibersegurtasunean eredu diren enpresak daude. Horietako bat CounterCraft da. Hiru bazkidek sortu zuten 2015ean eta gaur egun 25 profesional ditu

Counter Craft para EuskotekProiektu handinahi horretako exekutibo nagusia (CEO) David Barroso da, eta nazioartean aitzindari izatea du helburu. “Gure helburu nagusia datorren urtean gure sektorean Europako txapeldunak, liderrak, izatea da. Gure asmoa hori da eta, horregatik, bulego komertzial eta tekniko bat dugu dagoeneko Erresuma Batuan”, adierazi du Donostian duela gutxi sorturiko enpresako ordezkariak.

Egoitza GPZTn duen donostiar enpresa sortu berriak Europako enpresa eta gobernuei segurtasun informatikoa hobetzen laguntzen die, konponbide berezi bezain zentzuzko bat aplikatuz: sarbideak tranpaz betetzea, gero hackerrak harrapatzeko. “Bidegabekerien egileak ahal bezain laster aurkitzen ditugu eta jakinarazten dugu zer helburu dituzten, zer tresna darabiltzaten eta zergatik agertu diren”, azaldu du Barrosok.

Partekatu

Beste berri batzuk