DEIALDI BERRIAK EUSKAL ETE-EN I+G+b-AREN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEKO

Bizkaia

Bihar jardunaldi bat egingo da 2012rako ERA-NET deialdi berri bati buruz berri emateko, Europa ekimen bat enpresek I+G+b nazioz gaindiko proiektuetan enpresen partaidetza sustatzeko. Erreminta horri esker finatzatutako proiektuen tasa %30ekoa da.

Guztira 99 enpresak parte hartu zuten beren proiektuekin ERA-NET 2010 deialdietan, eta nazioz gaindiko I+G+b proiektuetan enpresen partaidetza sustatzen dute deialdi horiek. Guztira, 2006tik 2010era 30 milioi euro inguru mobilizatu ziren. ERA-NET deialdien arrakasta-ratioa %30ekoa da. ERA-NET Europako Batasunaren ekimen bat da I+G+b gaietan herrialdeen eta erregioen arteko lankidetza sustatzeko.

Ekimen honek erakutsiko du tresna bikaina dela euskal ETEek beren lehen urratsak egin ditzaten beren ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak nazioartekotzeko. Hala jarriko da agerian bihar goizean, ostirala, azaroaren 25, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikunta, Merkataritza eta Turismo sailak eta Enterprise Europe Network (EEN) sareak antolatutako jardunaldi berriemailea egitean, zeinean aurkeztuko baitira ERA-NET 2012 deialdiak.
Jardunaldia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izango da eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako zuzendariak; Iñaki Alba, ERA-NET-en arduradunak, Eusko Jaurlaritzako Teknologia Zuzendaritzan; baita eta Innobasque eta SPRI taldearen Nazioartekotze Alorreko ordezkariek ere.

Erreminta hau abian jarri zenetik, Euskadik ERA-NET batean baino gehiagotan parte hartu du eta funtsezkoak izan dira euskal industria-ehunerako. Gainera, 2006tik 30 milioi euro mobilizatu dira I+G+b-an gure lurraldean ekimen horri esker.

ERA-NET erreminta egoki bat da lehen esperientzia bezala I+G+b proiektuetan maila europarrean enpresa txiki eta ertainentzat. Hala, Euskadik apustua egin du ERA-NETen alde Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Teknologia Planaren alor estrategikoekin lerrokakutako gaietan, hala nola mikroteknologia, nanoteknologia, fabrikazioa, materialak, bioteknologia, sare elektriko adimendunak, ekoberrikuntza, elikadura-segurtasuna, merkatu liderrak etab.

Aurreko edizioetan parte hartu dutenen esperientziak erakusten du ERA-NET tresna oso egokitua dela enpresa txikientzat, zeren eta Europa herrialdeak eta erregioak bertan tarteko direlarik barne-kudeaketa errazeko partzuergoak eratzeko aukera sortzen baita eta horiek aukera ematen diete euskal enpresei nazioarteko merkatuan kokatzeko. Gainera, ERA-NETen parte hartzeak tamaina handiagoko europar proiektuetan parte hartzera animatu egiten ditu gerora.

Jardunaldian aholku praktikoak eskainiko dira euskal eteen proposamenek arrakasta izatera bideratuta. Kideak bilatzeko erremintak ere ezagutaraziko dira, haiekin partzuergo bat eratu eta baterako proiektu bat aurkeztu ahal izateko I+G+b gaietan.

Partekatu

Beste berri batzuk