Del Valle Aguayo Energia Berriztagarrien Ikerketa-Zentroa Zabaldu Du
Gaur goizean Arabako Teknologia Parkean Del Valle Aguayo Energia Berriztagarrien Ikerketa-Zentroa inauguratu da 200 enpresa baino gehiago bertaratu dituen ekitaldi batean. Bertan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza, Industria, Turismo eta Merkataritza sailburu Bernabé Undak, Luis Viana eta José Zurita diputatuek eta Fernando Aranguiz alkateordeak hartu dute parte.
Del Valle Aguayo, 11/06/2012
Undak Del Valle Aguadorena bezalako ekimenak goratu ditu “lanpostu kualifikatuak sortzen dituzte. Del Valle Aguadorena da Euskadin bultzatzen dugun eredua, hazkunde, teknologia eta berrikuntza ahalmenarekin, guzti hau batuta lehiakortasuna lortzen dugularik”.
Energia berriztagarrien ikerketa-zentroa Arabako Teknologia Parkean dago kokatuta eta 5.600 metro karratu ditu, 300 eraikiak eta 4.000 eguzki-jarraitzaileen solairu batean.
Energia Berriztagarrien Ikerketa-Zentroan guztira egin den inbertsioak 4 milioi euro gainditzen ditu, hauetatik 1,5 izan direlarik I+D+i-ra bideratu direnak.