DNA Data, Patia Europe eta Vectia Mobility enpresei harrera eta aurkezpena egin zaie Gipuzkoako Parkean

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean instalatu diren hiru enpresa berriri egindako “Harrera eta aurkezpen ekitaldiaren” buru izan da Euskadiko Teknologia Parkeetako zuzendari nagusi Itziar Epalza

Enpresak aurkeztu ez ezik, eskualdatze teknologikoa sustatzea eta etorkizuneko aliantza eta sinergia berriak sortzea ere badira aurten bederatzigarrenez antolatu diren jardunaldien helburuak.

DNA Data, Patia Europe eta Vectia Mobility enpresen arduradunekin batera beste 26 konpainietako ordezkariak egon dira.

DNA Data: gaixotasun genetikoen diagnostikoan espezialista den enpresa biomedikoa. I+G+B arloa du, non produktu diagnostikatu miniaturizatuak garatzen diren. Arlo diagnostikoari dagokionez, mediku-diziplinarik garrantzitsuenekin loturiko 300 gaixotasun genetiko baino gehiagoz osatutako zerbitzu-zorroa eskaintzen du enpresak. Europar Batasunak zuzenean bultzatzen du sektore hori, etorkizuneko ildo sanitariotzat hartzen baitu. Hain zuzen ere, emakumearen osasuna, oro har, eta jaio aurreko azterketa ez-inbasiboak dira xede.

Patia Europe: 2 motako diabeteserako diagnostiko genomikoak egiteko produktu eta zerbitzuak garatzen, baliozkotzen eta merkaturatzen ditu, PATIA BIOPHARMA (Mexiko) enpresak jada garatutako produktuen osagarri. Aldi berean, tresna digitalak eta eramangarriak garatzen ditu, diabetesa duten eta gaixotasun hori edukitzeko arrisku genetiko handia duten pertsonen dieta eta ariketa fisikoko ohituretan eragin eta hobetzeko. Europan eta Asian merkaturatzen ditu Patia Europe-k bai berak bai bere matrizeak, Patia Biopharma-k, garatzen dituen produktuak. Plataformaren merkaturatzea zuzenekoa izango da, baita Europako, Ekialde Ertaineko eta Asiako hainbat herrialdetan enpresak dituen tokiko banatzaileen bidez ere.

Vectia: ibilgailu hibrido eta elektriko konfiguragarri, lehiakor, fidagarri eta seguruez osatutako sortari esker, soluzio berriak eskaintzen ditu hiriko garraioa jasangarria izan dadin. Mota horretako ibilgailuak optimizatzera bideratzen ditu Vectia-k bere gaitasun tekniko guztiak. Hala, garapen teknologikoak gauzatzen ditu, besteak beste, hasierako konfiguraziorako ad hoc soluzioak eta mantentze-lan integraleko zerbitzuak ibilgailuaren bizitza baliagarrian zehar. Hiri-garraiorako ibilgailu hibrido eta elektrikoak diseinatzen, teknologikoki garatzen eta merkaturatzen ditu Vectia-k eta, horrez gain, saldu osteko zerbitzua eskaintzen du.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk