Donostia Makina-Erremintaren hiriburua

Gipuzkoa

Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien Kongresuaren 18. edizioa azaroaren 10etik 12ra egingo da Donostiako Kursaal jauregian.

 • Edizio honetan parte hartuko duten enpresen artean Aernnova, Airbus, AJL, Boston consulting Group, Cotec, CIE Automotive, CAF, Cavalor, DSM4, Fastems, Fremap, Gestamp, ITP, Lagun Artea eta Rolls Royce daude.

 

Makina Erreminta sektorea, 1976.urtetik hona, bi urtetik behin INVEMA, AFMren unitate teknologikoaren eskutik antolatzen duen kongresuaren edizio berri bat prestatzen ari da.

Donostiako hiriburuak berriro hartuko du makina erremintaren fabrikatzaile eta erabiltzaileei zuzendutako foro hau; bertan azken aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak aurkeztuko dira, makinen errendimenduaren, energia eraginkortasunaren, etabarren hobekuntzarekin, lehiakortasun gehiago lortzea helburu dutenak.

Doitasuna eta Ultradoitasuna, Berrikuntzaren kudeaketa, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Makina Erremintaren zerbitzura, Ekodiseinua eta Lankidetzan egindako ikerketa industrialaren abantailak dira, besteak beste, kongresuak iraungo duen hiru egunetan zehar aztertuko diren gaiak.

Kongresuko berrikuntzen artean aipatzekoa da Ikertzaile berrien Foroa; bertan unibertsitate ikasleek beraien doktore-tesia irakurriko dute. Foro honen helburua da unibertsitateko gazteak fabrikazio teknologien mundura erakartzea.

 

Partekatu

Beste berri batzuk