Donostiako Museoen I. Argazki Rallya egingo da bihartik igandera bitartean

Gipuzkoa

Donostiako Museoen Argazki RallyaMuseoen Nazioarteko Eguna dela eta, Donostiako Museoek, Eureka! Zientzia Museoak besteak beste, lehen argazki lehiaketa antolatu dute. Rallyak irauten duen egunetan zehar, sarea osatzen duten zazpi museoetara sarrera doan izango dute parte hartzaileek, izango duten akreditazioarekin.

Maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an egingo da lehiaketa eta hauek dira parte-hartzen duten museoak: San Telmo, Untzi Museoa, Elizbarrutiko Museoa, Aquarium, Real 100, Eureka! Zientzia Museoa, Museum Cemento Rezola. Eta lehiaketaren gai bakarra Museoak, beren barruan nahiz kanpoan.

Lehiaketara 7 argazki aurkeztuko dira, aipatutako edozein museotan atera daitezke, baina derrigorrezkoa izango da, gutxienez, 3 museo desberdinetako argazkiak aurkeztea. Aurkeztutako argazkiak, argazki digitalak izango dira. Argazki rallye hau, argazkilaritza atsegin duten argazkilari amateurrei zuzenduta dago eta bi maila bereiztuko dira: haurrena, 14 urtetik beherakoak, eta helduena, 14 urtetik gorakoak.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin jarri behar da harremanetan, bere ohiko ordutegian, 10:00etatik 12:00tara eta 17:00tatik 20:30etara. Tfnoa. 943421386 Web gunea: www.sfg-ss.com

Informazio liburuxka eskuratu

Partekatu

Beste berri batzuk