Donostiako Parke Teknologikoak CASEIB 2012 kongresua hartu du
- Nanomedikuntza, telemedikuntza, simulazio, biosentsore eta beste hainbat eremutako 200 espezialista inguruk hartu dute parte, azaroaren 19tik 21era bitartean, Ingeniaritza Biomedikoko Espainiako Elkartearen Urteroko Kongresuaren 30. edizioan.
CASEIB 2012, Ingeniaritza Biomedikoko Espainiako Elkartearen Urteroko Kongresua Donostiako Parke Teknologikoan egin da aurtengo edizioan, azaroaren19etik 21era bitartean, eta nanomedikuntza, telemedikuntza, biomekanika, bioelektromagnetismo, ingeniaritza kliniko, biomaterial, biofotonika eta beste hainbat espezialitatetako 200 espezialista inguru bildu ziren topaketa horretan.
Ingeniaritza Biomedikoko ikerkuntzaren, hezkuntzaren, aplikazio industrial eta klinikoaren inguruan gaurkotasunik handieneko gaiak ezagutu, aztertu eta eztabaidatzeko interesa zuten zientzialariak, industriako profesionalak, ingeniari klinikoak eta profesonal biomedikoak elkartzeko topagune ezin egokiagoa da. Osoko bilkura batek, saio teknikoek, posterren aurkezpenak eta baita industriak Bioingeniaritzan duen egoerari buruzko hezkuntza, ikerkuntza eta garapenari buruzko mahai-inguru batek osatu zuten CASEIB 2012ko programa.