Ezten Arrisku Kapitaleko funts publikoak 500.000 euro inbertitu ditu Wattio enpresan

Gipuzkoa

 

  • Etxe adimentsuetarako sistema berritzaileak diseinatzen dituen Wattio start-up-ak jakinarazi du lehen finantzaketa erronda itxi duela Eusko Jaurlaritzako Arrisku Kapitaleko Sozietate Publikoak zuzendutako EZTEN Arrisku Kapitaleko Funtsarekin.

500.000 euroko inbertsio bat da. 4 urteko lanaren buruan, duela bi urte eta erdi sortutako enpresa honen bazkide fundatzaileak “SmartHome” sistema bat diseinatu du, oso posizio ona lortu duena Europako merkatuan. Izan ere, Wattio sistemak Europako zerbitzu multinazional garrantzitsuenen interesa piztu du Amsterdamen ospatu den “SmartGird/SmartHomes Europe 2012” azokan eta horietako batzuk dagoeneko probak egiten ari dira prototipo sistemekin.

Kapital zabalkuntzari esker enpresak produktua industrializatzeko beharrezko diren inbertsioak egin ahal izango ditu, Estatuko eta Europako eskaerari erantzuteko. Helburu horrekin, Wattio erreklutamendu prozesuan murgilduta dago eta udan adibidez talentua erakartzeko www.notevayasaalemania.com kanpaina jarri zuen abian. Kanpainak oihartzun handia izan zuen Estatuko zein nazioarteko hedabideetan, mezu positibo eta baikorra zabaldu zuelako.

Wattio enpresak konponbideak garatzen ditu elektrizitatean eta beroketan energia aurrezteko, segurtasunerako edo pertsonak zaintzeko. Haririk gabeko eta kontsumo baxuko dispositiboak instalatzen ditu etxeetan, zeintzuen bidez erabiltzaileak etxearekin elkarreragin baitezake Internet edo mugikorrak erabiliz, orain arte inoiz ikusi gabeko modu batean. Sektorean ez dira asko Wattio bezalako enpresak, hots, software eta hardware produktuak osorik garatzen dituztenak. Eta horrek berekin dakar kostu txikiagoa eta segurtasun eta malgutasun handiagoa.

Start-up honen atzean dagoen ekintzaileak, Patxi Echevestek, lantalde osoa zoriondu du egin duten lan bikainagatik eta gonbit egin die hobeto bizitzen lagunduko digun konponbide bat bilatu dezaten teknologia berriak erabiliz.

Ezten FCR funtsa Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (AKEKS, S.A.) kudeatzen du, SPRI Taldearen barruan dagoen eta beraz Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita dagoen sozietateak. Bere funtzioa da finantza funtsak atzematea euskal enpresei laguntzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk