Donostiako Teknologi Elkartegiak LEONARDO DA VINCI Europako programan parte hartuko du

Gipuzkoa

Donostiako Teknologi Elkartegiak lehen aldiz parte hartuko du Europar Batasunaren diru-laguntza duen eta Provincia di Ancona erakundeak Tandem ikastegiarekin batera antolatu duen LEONARDO DA VINCI II Mobility programan. Programari esker, ikasle italiar batek bere prestakuntza osatu ahal izango du Elkartegian egingo dituen praktiken bidez. Egitasmoko ekintzen artean, Estefanía Morcillo Elkartegiko zuzendariak harrera egin zien bisitan etorritako Roberto Pegoli italiar Institutuko zuzendariari eta Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan ikasle atzerritarrak (italiarrak, alemanak, finlandiarrak, etab.) praktiketan hartzea koordinatzen duen Tandem erakundeko zuzendarietako bat den Ana Mendikuteri.

Partekatu

Beste berri batzuk