BTEKek, zentroa erraminta didaktiko gisa, irakaslegoari eta ikaslegoari erakusteko ikastaroa eskaintzen du

Edonorentzako irekia, irailaren 27ra arte eskeiniko da, arratsaldeetan

Atzo, hilak 19, BTEKen “BTEK erraminta didaktiko gisa”, datorren 27ra arte luzatuko den ikastaroa hasi zen, Eusko Jaurlartizaren Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa Sailaren “Garatu” planaren barruan.

Ekimen honen helburu nagusia BTEK irakaslegoari eta ikaslegoari BTEK baliabide didkatiko baten moduan aurkeztea da.

BTEKen kokapen estrategikoak, zientzia-teknologia inguru batean, zentroari ez ohiko gain-balore bat ematen dio, Bizkaiko Teknologia Zentroekin, Unibertsitatearen Ikerketa Unitateekin eta enpresa aintzindariekin lotura estua duelako.

BTEKen azken helburua gizarte hezitua eta informatua lortzea da, metodologia berritzaileak erabiliz, zientzia eta teknologiaren interpretazio museoaren baliabide didkatikoez gain goi mailako heziketa eta zehaztasun zientifikodun esperimentuekin batera.

Ikastaroa 16:30etatik 19:30etara da eta edonork parte har dezake, Atzoko ikastaroa BTEKen hasierari buruzkoa izan zen eta errobotika tailer bat eta hezkuntza ez formalari buruzko mahai-inguru bat ere egon ziren. Gaur, hilak 20, Hausnarketa Moduloaren Unitate didaktikoaren aurkezpena eta martxan jartzea izango da. Honez gain, 2. Aretoa, Sarea eta Mundu digitalari buruzkoa bisitatuko da eta baita, Bioteknologiaren txokoa ere. Jardunaldia bioteknologia, bakteriadun ADNa ateratzea, aztarna genetikoa eta ikerketa forenseari buruzko tailer batekin bukatuko da.

Informazio gehiago: http://www.btek.org/blog/?p=339