Donostiako Teknologi Elkartegiko bi enpresa 2011.ko Toribio Echevarria sariekin golardatuak

Gipuzkoa

Regennia eta Wattio enpresak, biak Miramonen kokatutak,Toribio Echevarria sariekin golardatu dituzte Eibarren, apirilaren 7an ospatu zen 2011.ko edizioan.

Regennia, osasun aplikazioetara zuzendutako hazkunde faktoreak dituzten agente onbideratzaileak ekoizten dituen enpresa donostiarrak “Enpresa Berria” saria jaso zuen (www.regennia.com). Bere aldetik, Wattio-Sistema de ahorro energético, Teknologi Parkearen inkubatzailean kokatua eta energiaren eraginkortasunerako eta aurrezteko balore handiko irtenbide teknologikoetan espezializatua, “Enpresaren ideiak eta egitasmoak” sariarekin golardatu zuten (www.wattio.com).

Coliseo antzokian ospatu zen ekitaldian, beste enpresa hauek ere saria jaso zuten: Luix-Iluminación Inteligente, hau ere enpresa donostiarra, energiaren kudeaketa optimizatzeko sistemen garapenaz arduratzen denak, teknologia saria eskuratu zuen “Enpresen Ideiak eta Egitasmoak” atalaren barruan; Itziarren kokatutako Reiner Microtek enpresak, bere aldetik, “Gune Teknologikoa” saria eskuratu zuen “Enpresa Berrien” atalean mikrotxertaketa tekniken garapenaren aldeko eta mikromoldeen ekoizpenen aldeko apostuagatik; Aixa Ingeniería y Soluciones enpresak nazioarteratzeko atalean ohorezko golardoa eskuratu zuen eta Egile XXI Taldeak “bikaintasun ekintzailearen” saria jaso zuen.

Toribio Echevarria sariak Euskadiko zaharrenak eta diru kopururik handiena ematen dituztenak dira eta euren helburua ekintzaileen lana eta berrikuntza teknologikoa aintzat hartzea da.

Edizio honetan aurkeztutako 35 proiektuetatik, 18 “enpresen ideiak” atalaren barruan kokatzen ziran eta gainontzekoak, “Kreazioa eta Berrikuntza Teknologikoa enpresan” atalean.

Partekatu

Beste berri batzuk