Donostiako Teknologi Parkeak eta Kutxaren Institutu Onkologikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Lankidetza eta elkarekintzarako akordio hau, bai Parkeak eta baita Onkologikoak dituzten helburuen barruan kokatzen da
Donostiako Teknologi Parkeko zuzendariak, Lucio Hernandok eta Onkologikoko zuzendari kudeatzaileak, Jon Etxebarriak, lankidetza eta elkarlan iraunkorrerako akordioa sinatu dute. Kolaborazioa ikerketa zientifikoan, garapen teknologikoan, teknologiaren transferentzian eta zerbitzuei, irakaskuntzari, hedapenari eta prestakuntzari lotutako ekimenetan gauzatuko da.
Akordio honen arabera, Onkologikoaren ikerketa zientifiko-teknikoaren arloa Donostiako Parkeko eragile eta kide aktiboa izango da, eta hasteko Koordinazio Talde bat sortu da, alde bietako ordezkariez osatuta eta honako zereginekin:
- Alde bien arteko komunikabide eta foroa izatea.
- Alde bien arteko elkar ezagutza hobetzea eta ekintzak bultzatzea.
- Teknologi Parkearen inguruko beste agente batzuekazko harremanak suspertzea eta koordinatzea.
- Teknologiaren transferentziarako mekanismoak bultzatzea eta erraztea.
- Teknologia eta zerbitzuen komunikazioa eta ezagutza hobetzea.
- Zientzia- eta teknika-trukeak, zerbitzuak eta lankidetza indartzea, oinarrizko ikerketa eta klinikoa hurbiltzeko. T
- eknologi Parkearen garapena bizkortzea.
- Biomedikuntzan ematen diran lorpen zientifiko-teknikoen merkaturatzea eta industrializazioa bizkortzea.
- Formakuntza arloko ekimenak garatzea eta
- Ikerketa proiektuak finantzatzeko diru-laguntzak kudeatzea eta bideratzea.
Lankidetza eta elkarekintzarako akordio hau, bai Parkeak eta baita Onkologikoak dituzten helburuen barruan kokatzen da. Parkeak teknologia handiko enpresen garapenerako zentru gisa, besteak beste biomedikuntzan lanean dihardutenena, eta Onkologikoa, Kutxaren Institutu Onkologikoa, minbiziaren prebentziora, diagnostikora eta tratamendura jarria dagoen Zentro edo Erietxe monografiko gisa, hain zuzen ere.