DynaKin euskal biofarmazeutikoak Crecer + lehenengo saria irabazi du

Bizkaia

● Enpresa-egitasmo berrien hazteko aukerak onartzen dituzten sari hauen lehenengo edizioa da, Orkestrak eta SPRIk antolatutakoa

● DynaKin gailendu da garapenerako potentzial handia duten beste bederatzi euskal enpresen artean

DynaKin, Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako enpresa biofarmazeutikoa, Crecer + plataformak antolatutako lehenengo ‘Coaching Venture Academy Day’ jardunaldiaren irabazle suertatu da. Aipatu plataforma SPRIren eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren egitasmoa da, euskal enpresa-ikuspegiaren beste aktore nabarmenen lankidetzarekin.

Crecer + plataforma ahalmen enpresarial handiko enpresei (hurrengo urtetarako urteko %20ko fakturazioko aurreikuspena dutenak) babesa eskaintzera eta, etorkizunean eragin ekonomiko handiko konpainia bihurtzeko helburuarekin, inbertsioa erakartzen laguntzera bideratuta dago.

‘Coaching Venture Academy Day’ jardunaldiaren lehenengo edizio honetan (iragan 17an egin zen Kutxaren Zientzia Guneak dituen instalazioetan, Donostiako Miramon Teknologia Parkean) parte-hartzaileek beren enpresen ezaugarriak adierazi zituzten eta beren negozio-eredua adituekin egiaztatu zuten banakako coaching saioetan. Ondoren, jardunaldian parte hartu zutenek aurkeztutako egitasmorik onena aukeratu zen.

DynaKin izan zen lehiaketa honen irabazle beste bederatzi euskal enpresen gainetik; azken hauek bai negozioa bai langile kopurua hazteko aukera onak zituzten ere bai. SPRIko, Oskestrako eta Nizako Sophia-Antipolis Teknologia Parke frantziarreko ordezkariek enpresa horiek guztiak aukeratu zituzten jardunaldi honetarako.

Ekitaldiaren antolatzaileen arabera, sariak -SPRIko zuzendari Tomás Orbeak eman zuen- “bere negozioa hedatzeko eta, finantziazio bide gisa, kanpoko kapitala erakartzeko hobekien prestatuta dagoela” erakutsi duen enpresa aitortzen du. Sariak bidaia-poltsa bat du barne, Sophia Antipolis-en eta EBANen (European Business Angels Network) Winter University unibertsitatearen coaching saio internazionaletara joateko.

“Oso harro gaude -azaldu du DynaKineko zuzendari bazkide Mónica Rodríguezek- sari hau jaso izanaz, duela bost urte baino gehiagotik hona osasunaren eta biofarmaziaren arloan dena eman duten profesionalez osatutako taldea saritua izan delako”. Bere aburuz, “farmakoen garapena optimizatzearen eta medikuntza pertsonalizaturako produktuen alorrean, hala nola, hurrengo urteotarako etorkizun oso oparoa izango duen DynaPred® gure lehenengo produktuaren kasuan” sendotu da DynaKin.

DynaKinek puntuaziorik onenak lortu zituen Crecer + plataformako ordezkariek aukeratutako gai gehienetan. Irizpide zorrotzak hartu ziren kontuan, adibidez, hautatutako enpresen hurrengo urteotarako negozio-plana, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen berrikuntza-maila, beren nazioartekotzea, zuzendaritza-estrategiaren gardentasuna edo beren langile kopurua handitzea, beste faktore batzuen artean.

Business Angels-ek eta Espainiako nahiz nazioarteko ekintzaile arrakastatsuek osatzen zuten epaimahaia, horien artean, Javier Hernández (Incide) edo Eneko Knörr (Ideateca) euskal enpresariak. Jardunaldian, ekimen honetan parte hartzen zuten enpresei aholkua eman zieten adituek, enpresen negozioa beste merkatu batzuetara nola hedatzearen eta kanpoko inbertsioak jasotzeko prestatzearen gainean.

Venture Academy saioarekin abiarazi dira Crecer+ plataformaren jarduerak. Urria eta 2011ko urtarrila artean, antzeko coaching saioak egingo dira beste enpresa batzuei beren egitasmoen kalitatea hobetzen laguntzeko. Jarduera horien azken helburua nazioarteko merkatuan nabarmentzeko aukera handiak dituzten enpresen harrobia sortzea da.

Partekatu

Beste berri batzuk