Donostiako Teknologi Parkeak San Sebastián Gastronomika- Euskadi Goza Ezazu kongresoaren inaugurazio afaria barne hartu zuen
• Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak babestutako gastronomia kongresua azaroaren 21etik 24ra arte luzatu da.
• New York izan da aurtengo hiri gonbidatua.
Donostiako Teknologi Parkearen auditoriak San Sebastián Gastronomika-ren inaugurazio afaria barne hartu zuen, menua hamabost sukaldari gaztek mahaiaratu zutelarik. Besteak beste, Eneko Atxak, Lordi Etxeondok, Mikel Gallok, Zuriñe Garciak, Beñat Ormaetxeak, Ruben Trincadok edo Mikel Santamariak.
Miñanon ospatu zen kongresoaren lehen gau-ekitaldian, sukaldariak, erakundeetako ordezkariak eta nazioarteko kazetariak izan ziran. Bertan izan ziran, baita, arlo guztietako pertsonaiak, esaterako Vocento-ko zuzendariak eta Joan Roca, Francis Paniego, Carme Ruscalleda, David Bouley o Wylie Dufresne.
Eusko Jaurlaritzak babestutako kongresoaren XII. Edizioak berrikuntza, profesionaltasun eta bereiztasun handiagoaren aldeko apostua egin du eta zuzenean munduko sukaldaririk onenen lanak dastatzeko aukera eskeini du. Gainera, iaz bezala, egitarauan lau atal ezberdin izan dira: Alta, goi mailako sukaldariek osotutako ajendarekin; Off Gastronomika, Aretha eta ardoaren munduari eskeinitako kongresu paraleloa; Popular, biztanleakazko harreman estuagoa eta izugarriagoa eskeintzen duena eta Market, diseinu berriarekin, elkarreko eragin handiagoarekin, zuzeneko ekitaldi gehiagorekin eta ardoari, bete-betean eskeinitako arloa.
Aurten, New York izan da hiri gonbidatua eta Donostian izan dira sukaldari newyorktarrak.
Gainera, gastronomiaren nazioarteko kongresoak gertaera azpimargarriak izan ditu, esaterako Karlos Argiñañoren aldeko omenaldia edo-ta Gin Tonic-aren Nazioarteko I. Lehiaketa, Jordi Estadella hildako kazetari eta gastronomoaren aldeko omenez.