Donostiako Teknologi Parkean antolatutako “Diariovasco.com” sarien V. edizioan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak saria eskuratu zuen

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak erakundeko web orrialderik onenari“Diariovasco.com” saria jaso zuen , Donostiako Teknologi Parkean ospatu zen sarien 5. edizioan, azaroaren 10ean.

 

Sari hauek Diario Vasco egunkariaren bertsio digitalak eskeintzen ditu eta golardoa ematerakoan berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna, giza hedabideen erabilpena eta irisgarritasuna irizpideak hartu ziren kontutan.

Sariak Orkestrak sarean egoteko egindako ahalegina indartu nahi izan zuen. Euskadiko Orkestrak bere web gunea 1998an sortu zuen eta estatu mailan lehen orkestra sinfonikoa izan zen web orrialdea izaten. Baina, honez gain, sarean duen presentzia giza sareen erabilpena eta oraintsu estreinatutako EUSKOR digitalari esker lortu du.

Orain urtebete, Orkestrak bere web-a birdiseinatu zuen, gaurkotuz eta tresna erabilgarriagoa eta arinagoa bihurtuz, publikoak egiten duenaren berri izan dezan.