Donostiako Teknologia Elkartegiak bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du
Ekimenak, garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien aldeko apostua egiaztatzen du. La Caixak eta EEE-Energiaren Euskal Erakundeak 12.000 euroko laguntza eman dute ibilgailua erosteko. Orain, erosketa honekin, euskal hiru teknologi parkeek dute bakoitzak bere ibilgailu elektrikoa. Hil honetan IBILek, ibilgailu elektrikoaren karga kudeatzeko elkarte publiko-pribatuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune jarri ditu Miramonen.
Donostiako Teknologia Elkartegiak, SPRI Taldearen azpiegituren arloan integratua dagoenak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailapean), bere lehen automobil elektrikoa estreinatu du eta, era honetara, ibilgailu mota honen erabilpena bere inguruan sustatzen eta bultzatzen laguntzen du, garraioi eraginkorra lortzeko bidean teknologia berrien alde egin duen apostuan.
Ibilgailua, bisiten joan-etorrietarako eta Parkearen eguneroko zereginen garapenerako erabiliko dena, “Nissan leaf” modeloa da eta ostiralean jaso zuen Miramongo Parkeko zuzendariak, Estefanía Morcillok, erakundearen instalazioetan, Lejarza ibilgailuaren kontsezionarioaren eskutik. Emate-ekitaldian, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidentea, Francisco Berjón, eta La Caixaren Erakundeetako arduraduna, Elisabet Aizpurua, ere egon ziran.
Automobil berria La Caixa banku-erakundeak emandako 6.000 euroko aportazioari esker eta EEE-Energiaren Euskal Erakundeak, ibilgialu elektrikoak erosteko duen programaren bidez, beste horrenbeste emondako diru-laguntzari esker erosi da. Edozein kasutan, izan daiteke Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak antzeko programa baten bidez, kopuru bera ematea ere.
Laguntza honi esker, Donostiako Teknologi Elkartegiak ibilgailu elektriko bat du, bere logotipo berriarekin egokitua, eta joan-etorrietarako ezeze ibilgailu mota hauek, garraio jasangarri eta berritzaile gisa, Parkera egunero hurbiltzen diren langile eta bisitak eta baita enpresen artean sustatzeko balioko du.
Aurretiaz emandako pausu garrantzitsuez gain, azken hau Miramongo Parkeak garraio eraginkorra lortzeko bidean teknologi berrien aldeko apostuan emandako pausu berria da. Bat egiten du hil honetan, IBILek, Repsolen eta, (EEE) Energiaren Euskal Erakundearen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren partaidetza duen ibilgailu elektrikoa kargatzeko sozietateak, parkearen instalazioetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi gune jartzeko ekimenarekin.
IBILek, Nissan, Renault, Peugeot, BYD eta General Motors automobilen fabrikatzaile nagusien lankidetza duen sozietateak, ehunen bat ibilgailu elektriko ibiltzea lortu du Euskadin jarritako ehun karga guneri esker.
IBIL eta EEEren aurreikuspenen arabera, 2020 urtean Euskadik 43.000 ibilgailu elektriko eta kargatzeko 13.000 gune izango ditu martxan.
Euskal teknologi parkeei dagokienez, honezkero hirurek dute bakoitzak bere ibilgailu elektrikoa. Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeak hil honen 20an jaso zuen berea eta Arabakoak, bost egun geroago. >