Donostiako zientzilari batek euskarri ezberdinetan euren nortasuna mantentzen duten “avatar” izeneko pertsonai birtualen aldeko apustua egin du.
Donostiako Teknologi Parkean kokatuta dagoen Vicomtech-IK4 enpresako Maria del Puy Carreterok zientzilariak , “avatar” izeneko pertsonai birtualak sortu nahi ditu baina, beti ere, euren nortasuna mantenduz, ordenagailuan zein sakeleko telefonoan zein PDA-batean. Era honetara, erabiltzaileak eta pertsonaiak duten elkarri eragiteko modua ez litzateke euskarriarekin aldatuko.
Donostiako ikertzaileak bere tesia Euskal Herriko Unibertsitatean denfendatu zuen eta pertsonaiaren nortasuna finkatzeko erabiltzen dituen hizkuntz informatiko biak erakutsi zituen. Hizkuntz hauei esker, pertsonaiaren etiketatu erraz bat lortzen du haren itxurea, jokaera eta integrazioa aplikazio ezberdinetan editatzeko lana erraztuz.