Donostian elkartuko da Europako nanomedikuntza

Gipuzkoa

  • Nanomedikuntza Teknologiako Europar Plataformak bere bilkura orokorra eta urteko topaketa ospatuko du Gipuzkoako hiriburuan.
  • Urriaren 15 eta 16an burutuko da CIC nanoGUNEk eta nanoBasque-k antolatutako ekitaldia

logo biobasqueDonostiak urriaren 15 eta 16an hartuko du Nanomedikuntza Teknologiako Europar Plataformaren (ETPN) urteko ekitaldia eta bilkura orokorra. CIC nanoGUNE nanozientziako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroan ospatuko den ekitaldia erakundeak berak eta Eusko Jaurlaritzako nanoBasque agentziaren artean antolatuko dute.

ETPN delakoaren topaketa honetan, nanomedikuntzaren arloan ikerketen eta berrikuntzaren etorkizuneko lehentasunak jarriko dituzte komunean. Ikerkuntzako eta Berrikuntzako Agentzia Estrategikoan (SRIA) daude oinarrituta jarraibide horiek, eta han azaltzen dira nanomedikuntzaren etorkizunari buruzko ETPNak eta Europar Batzordeari aurkeztuko zaizkion ikerkuntza-lehentasunak, estatu kideak eta proiektuen deialdietan aplikatzeko haien finantzazio-erakundeak.

Nanomedikuntzaren eremuan esku hartzen duten aktore guztiak eta interesatzen zaien guztiak bilduko dituen faktorea izateko xedea du topaketak. Jardunaldi horien bitartez, loturak eraiki eta sektoreko aktoreen arteko hartu-emanak sustatu nahi dira. Horretarako, antolaketako hainbat jarduera burutuko dira, zeinak aurkezpen labur, afari sozial, posterren aurkezpen, gai-tailer eta abar gisa antolatuko diren, eta nanomedikuntza arloan lan egiten duten tokiko hainbat zentrora bisitaldiak antolatuko dira: CIC biomaGUNE, Tecnalia, IK4-CIDETEC eta CIC nanoGUNE, besteak beste.

ETE-entzat oso interesgarria izango da SME Square abiaraztea, enpresa horiei irekitako kluba, non trebatzeko behar komunak zehaztu ahalko dituzten, eta baita teknologiaren translazioaren eta transferentziaren inguruko eta negozio aukeren inguruko iritziak hartu eta eman ere. Klub horretan ETE-ek oztopoak gainditu eta arrakastako faktoreak edo praktika onak sustatzeko soluzio egokiak ere bilatuko dira.

ETPNri buruz

Nanomedikuntzan Teknologiako Europar Plataforma 2005ean sortutako elkartea da. Ikerkuntza sustatzeko eta nanoteknologia medikuntzari aplikatzen dion arloan jarduera bateratuak ikertzea eta inplementatzea sustatzeko industriako eta hezkuntzako adituak biltzen ditu. Erakunde honek nanomedikuntzaren ikerkuntza Europan burutzeko beharrak eta lan-egitasmoak deskribatzen dituen dokumentu estrategikoak argitaratu ditu.

Horrez gain, ETPN-k Europar Batasunak finantzatutako hainbat proiektu zehazten lagundu du eta kideei elkarrekin ikertzeko esfortzuak koordinatzen eta euren arteko zein Europar Batzordearekin eta Europar Estatu Kideekin komunikazioa errazten ere lagundu du.

 

Partekatu

Beste berri batzuk