Arantxa Tapia sailburuak harrera egin dio Japoniatik etorritako enpresa delegazioari.

ARANTXA TAPIA, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak,  Fukuokako enpresa kide eta ordezkariei harrera egin die, Euskal Herriko hirietan Japoniako enpresari taldeak bertako garapen urbanoa eta ekonomikoa ezagutzeko egingo duen egonaldian.

Foto recepión consejera-empresarios japonenesJaponiako enpresa garrantzitsueez osaturiko “Fukuoka Association of Corporate Executives” elkartearen ordezkariei harrera egin die Donostiako Aquariumean Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak,  Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotze Zuzendariak (E.J.), Javier Zarraonandia Energia Zuzendariak (E.J.), Vicente Zaragüeta Laffitte Gipuzkoako Ozeanografía Fundazioko Lehendakariak, eta Esther Irigaray Arrate Aquariumeko Zuzendariak; garapen urbanoan oinarritutako Europar Hirien aldakuntzean oinarritutako bisiten egitarauaren barruan.

Bisita honen bidez, Euskal eredua gertutik ezagutzeko aukera izango dute japoniarrek, arrakastatsua izan den eredua erakargarria baita. Euskadin eman den garapen urbanoa eta ekonomikoa bertatik-bertara aztertu nahi dute, eraldaketaren gakoak aztertu, eta bide batez,  etorkizuneko inbertsioak bultzatzeko aukerak planteatu.

Aquariumeko Auditorioan izan dute Gipuzkoa eta Euskal Herriarekin lehen kontaktuta eta ondoren, besteak beste, Krosaki Amr lantokia, Tecnalia eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia  Parkea  bisitatuko dituzte.