Dorletek hornituko ditu sarbide-kontrolak Wanda Metropolitano estadioan
Arabako Teknologia Parkean egoitza duen Dorlet sarbideen kontroleko eta sistemen ingeniaritza-enpresak egindako azken lanetako bat Atlético de Madril taldearen futbol-estadio berriturako izan da.
Komertzialki Wanda Metropolitano izena du estadioak eta Espainiako Liga txapelketako moderno eta berritzaileenetako bat da. Garai bateko “Peineta” estadioaren egituraren gainean eraiki zuten eta Champions League txapelketako azken finalaren egoitza izan zen. 68.000 ikuslerentzako tokia du eta partida-egunean Arabako enpresa honen garapenen bidez kontrolatzen dira.
Zehatzago esanda, Dorlet enpresak estadio berriko eremu mugatuetarako sarbideen kontrol-sistemak hornitu ditu. Matrikulak ikuskatzeko sistemak, CCTVa, interfonia eta intrusioa txertatu izanari esker, Feli Markinezek zuzentzen duen enpresak bost izarretako barruti batera egokitutako segurtasun-sistema eskaini dio bezeroari.