Dresser-Rand-ek Guascor euskal taldea erosi du 500 milioitan

Araba

Dresser-Rand enpresa iparramerikarrak euskal etxearen kapitalaren % 100 erosi du 500 milioi euroan. Enpresa eragiketa horrek 7.400 langile eta 1.725 milioiko fakturazioa duen taldea eratzen du.

Bi konpainiek egindako akordioari esker, Guascor taldea –honek egoitza Arkauten du eta zentroak Miñao, Zumaia, Derio eta Madrilen- Bikaintasunaren Munduko Zentroan kokatzen du, enpresa iparramerikarraren ingurumen sektoreko soluzio iraunkorren eta teknologia berrien atalean.

Euskal taldearen arabera, eragiketa horrek indartu egiten du enpresa proiektua eta horri esker merkatu berrietara sartuko da eta produktu eta zerbitzu berriak sortuko ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk