EAE minbizia tratatzeko nanopartikulak erabiltzeari buruzko ikerketa europarreko buru da

Bizkaia

Kimioterapiaren bigarren mailako efektuak gutxitzearekin batera minbiziaren aurkako tratamendua hobetzea da Nanother proiektu europarraren helburu nagusia. Ikerketa-esperientzia honetan 18 erakundek parte hartzen dute eta Euskadiko Gaiker-IK4 zentro teknologikoa da horren buru. Medikuntzari aplikaturiko nanoteknologia da egitasmo horren giltzarria, tumore kartzinogenoak hautemateko eta aurkitzeko nanopartikulak (eskala mikroskopikokoak) garatzea helburu duena. Behin tumoreak kontrolatuta, nanopartikulek horiek kentzeko farmako bat askatzen dute. Baliteke tratamendua hamar urteren buruan merkaturatzea, baina proiektuaren emaitzak 2012an lortuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk