Ekilor Energia Berritzagarriak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresak, eguzki energia fotoboltaikoari eta argiztapen eraginkorrari buruzko jardunaldia antolatu du; ostegunean, apirilak 25, egingo da Parkeko Areto Digitalean.
Eguzki energia fotoboltaikoa eta LED argiztapena: murriztu zure faktura elektrikoa goiburupean egingo den jardunaldiak bi atal izango ditu: lehen atalean eguzki energia fotoboltaikoaren bidezko autokontsumoaz hitz egingo da; eta bigarren atalean berriz, argiztapen eraginkorra izango da protagonista, LED teknologia hain zuzen ere. Goizeko 10etan hasi eta 13:45tan amaituko da topaketa.
Toki mugatua denez, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, mjcisneros@ekilor.com helbidera mezu bat bidaliz. Informazio gehiago nahi izanez gero 943102800