Eguzkiaren Eklipse Partziala dela medio, Eureka! Zientzia Museoak doako behaketa publikoa antolatu du
Martxoaren 20an, zeruko mekanikak udaberriko ekinokzioa ospatzeko aukera emango digu Eklipse Partzial batekin, Eguzki-azaleraren % 70 ezkutatuko baita. Egun horretan bertan –23:45ean (ordu ofiziala)– hasiko da udaberria.
Eklipsea garatuko den ordutegia eta hura garatzeko dauden baldintzak aldekoak dira eklipsea behatzeko. Eguzkia hego-ekialdean kokatuko baita, 21ºko altueran, Ilargiak estaltzen duen une maximoan.
Eureka! Zientzia Museoak Eguzki Eklipse Partzialaren doako behaketa publikoa eskainiko du
Jarduera 09:00etan hasiko da. Museoaren zabalgunean hainbat teleskopio jarriko dira, eta Izarbe Astronomia Elkarteko kideek zainduko dituzte.
Eklipsea amaitzen denean, hots, 11:30ean, eklipsearen fenomenoari buruzko azalpen didaktikoa emango da, planetarioko baliabide teknikoak erabiliz.
Behaketaren programa Eurekan!
09:00etatik 11:30era behaketa publikoa museoaren zabalgunean. 11:30etik 12:00etara. Eklipsearen fenomenoari buruzko azalpena euskaraz, Planetarioan. 12:00etatik 12:30era. Eklipsearen fenomenoari buruzko azalpena gaztelaniaz, Planetarioan.
Behaketarako arreta-neurriak:
Eguzkia horizontean baxu egongo denez, toki garai bat bilatu beharko dugu eta Ekialdeko horizontean ez da eraikinik edo bestelako objekturik egongo.
Ez dugu inola ere Eguzkia zuzenean begi hutsez behatuko, eta are gutxiago tresna optiko baten bitartez (prismatikoak edo teleskopioa), behar diren neurriak hartu gabe. Egokiena prismatiko batzuk eta teleskopio bat erabiliz paper zuri batean proiektatzea da.