Ehun bat enpresa eta ikastetxek agertu dute interesa Inspira Steam ekimenaren aurrean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu

Arabako Parke Teknologikoak, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoak eta Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak Inspira STEAM ekimena aurkeztu dute. Hiru lurraldeetako enpresa eta ikastetxeetatik etorritako ehun bat pertsonak agertu dute interesa emakumeen bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea bilatzen duten 2021-2022 edizioaren aurkezpen horietan.

Jardunaldietan, karrera zientifiko-teknikoak dituzten Inspira STEAM programako emakume mentoreek nabarmendu dutenez, neskek STEAM lanbideak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) ezagutu ditzaten, garrantzitsua da enpresetan eta ikerketa-zentroetan lan egiten duten emakume profesionalek egiten duten lanari ikusgaitasuna eta balioa ematea, neska ikasleek isla izan dezaten eta, hartara, ikasketa eta gradu teknikoak aukeratu ditzaten.

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu. Azken edizioan gizonak ere sartu ziren mentore gisa.

Partekatu

Beste berri batzuk