Ekainaren 30era arte zabalik da Itelazpiren “EMAKUMEA TEKNOLOGIAN” argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzeko epea
- Teknologian emakumeek eta neskek egiten duten lana ikustarazteko argazki lehiaketa da
- 12 argazki onenak Itelazpiren “Berdintasunaren Aldeko 2020”ko egutegian agertuko dira
- Irudi onena egiten duenak Basque Culinary Centerren bi laguntzeko bazkaria eta Donostia-San Sebastianen dagoen Eureka! Zientzia Museorako sarrera bi eskuratuko ditu
Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, bigarren urtez “Emakumea Teknologian” argazki lehiaketa antolatu du. Sozietate publikoaren helburua emakumea teknologian ikustaraztea da. Horretarako, parte hartzaileek, emakumea teknologian ikustarazten duen argazki bat eta pertsona horiek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dituzte komunikazioa@itelazpi.eus helbidera.
SARIAK
Argazki lehiaketa honetan parte hartzeko epea ekainaren 30ean bukatzen da. Hasi, joan den otsailaren 11an hasi zen “Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna”rekin bat eginik. Argazki onena egiten duenak Donostia-San Sebastianen dagoen Eureka! Zientzia Museorako sarrera bi eta Basque Culinary Centerren bi lagunentzako bazkari bat irabaziko ditu.
Horrez gain, 12 argazki onenak Itelazpiren “Berdintasunaren Aldeko 2020”ko egutegian agertuko dira. Egutegia azaroaren 25ean aurkeztuko da, “Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean”, hain zuzen ere.