Ekintzaile gazteak trebatzeko 3 Yuzz zentro abian jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak

Bizkaia

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak Yuzz hitzarmena sinatu du, Spriren bitartez, Banesto Fundazioarekin. Hitzarmena Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren prestakuntza-ekintzen barruan sartzen da, eta ekintzaile gazteei prestakuntza eskaintzea du xedetzat.

Prestakuntzaren helburua Euskadiko kultura ekintzailea sustatzea da, eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak (www.euskadiemprende.net) 10.100 erabiltzaile baino gehiago dauzka jada, eta 59.800etik gora bisita izan ditu maiatzaren bukaeran martxan jarri zenetik.

Ekintzaileen esku jarritako beste zerbitzuak, alegia, informazio pertsonalizatuko telefonoak (900 716 001) , 400 bat dei jasotzen ditu hilean.

Ekintzailetzako Euskal Zerbitzua martxan jarri denetik, 110 eragile publiko eta pribatu baino gehiago homologatu dira “Euskadi Emprende” zigiluarekin, eta 182 bulego baino gehiago jarri dira ekintzaileen esku.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak, Yuzz hitzarmena sinatu du Banesto Fundazioarekin, euskal enpresari laguntzeko sortutako sailaren mendeko SPRI taldearen bitartez. Hitzarmen horren bidez ekintzaile gazteak gaitzeko 3 Yuzz zentro sortuko dira. 4 zentrorekin, Euskadi Yuzz zentro gehien dituen erkidegoa da, Kataluniarekin batera.

Yuzz zentroak Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroan (CEDEMI) eta Ermuako Izarra Centre eraikinean kokatuko dira. Programan 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute; hiri bakoitzean 20, gehienez ere.Ikasleen hautaketa aipatutako bi erakundeek egingo dute, eta elkarrekin antolatu eta prestatuko dituzte enpresen sorrerarekin eta kudeaketarekin lotutako jardunaldiak, lanerako mahaiak, mintegiak eta tailerrak.

Banesto Fundazioak, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du bere profesionalen eta akademikoen sarea, eta baita bere lan-lerro guztiak ere. Bestetik, oinarri teknologikoko ideiak dituzten talentu gazteen lehiaketa egingo da Euskadin. Zentro guztietako proiektu onenak dirua irabaziko du, eta edizio bakoitzeko parte-hartzaile onenek, 5 eguneko bidaia Silicon Valleyra.

Hitzarmenak barne hartzen duen programaren proiektu pilotua 2011ean gauzatu zen, Arabako Eraberrikuntza Industrialdean.2011ko azaroan abiatu zen Yuzz ekimena, 17 lagunekin; 13 proiektu abian harri ziren, eta horietatik 7 inkubatze-fasean daude jada. Parte hartu zuten gazteek honako helburu hauek zituzten Yuzz ekimenean hasi zirenean: negozioekin lotutako gaiei buruzko informazioa lortu, oinarrizko ezagutzak eskuratu marketin, finantza, eta komunikazioaren arloan, eta enpresa-plan egoki bat egiteko modua ikasi.Gainera, ekintzailetzaren munduan sartzeko modua ikusi nahi zuten, jende berria ezagutu eta proiektuak abiarazteko aukera eskuratu.Proba pilotuak hainbat hilabete iraun zuen, eta denbora horretan, 50 jarduera garatu ziren, 406 parte-hartzailerekin.

Proiektuak Euskadin kultura ekintzailea bultzatzea du xedetzat, eta Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak martxan jarritako prestakuntzaren barruan kokatzen da.

Zerbitzuak prestakuntza-ekintzak eskaintzen ditu (adibidez, Yuzz hitzarmena) eta askotariko tresnak jartzen ditu ekintzaileen esku, hala nola:Euskadi Emprende marka, arreta pertsonalizatuko telefonoa (900 716 001), hilean 400 kontsulta inguru jasotzen dituenak, eta www.euskadiemprende.net ataria.Ataria martxan jarri zenetik (maiatzaren bukaeran), 59.800etik gora bisita jaso ditu eta 10.100 erabiltzaile baino gehiago dauzka jada.
Zerbitzu berri honek eskaintzen duen abantaila handienetako bat ekintzailetzako eragileen homologazioa da.
Horrela, Ekintzailetzako Euskal Zerbitzuak etapa berri bati ekingo dio, non azkenean Euskadiko ekintzailetza sarea ordenatu eta ezagutu ahal izango baita (zein eragile dauden, nolako ekimen eta laguntzak proposatzen dituzten, kanpoko aholkulariak, eta abar) homologazio prozesu baten bidez.
Hasieratik SPRIk kudeatu duen Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak hainbat tresna eskaintzen ditu negozio bat martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat, eta “Euskadi Emprende” zigiluak bermatzen duen kalitate baldintzetan egin nahi dutenentzat. Marka hori babesgarri bat izango da eragile, instituzio eta erakunde publikoentzat eta, hain zuzen, horretarako sortu da eragileak atxikitzeko eta homologatzeko protokoloa.
Sortu denetik, 50 eragile publiko eta 60 eragile pribatu homologatu ditu zerbitzuak. Homologatutako eragile batek 73 bulego baino gehiago ditu, hortaz, homologatutako 110 eragile eta 182 bulego daude guztira.
Zerbitzuetako bat Eusko Jaurlaritzaren beste lorpen bat da, eta horren bitartez, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuko eragile homologatu izan nahi duten aholkularitzek, gehienez ere, 50 €/orduko tarifa eskainiko dute bost urte baino gutxiago dituzten enpresa berriei aholkularitza emateagatik. Hala, prezio onargarriak eskainiko zaizkie enpresari berriei.

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren helburuak
1- Prestakuntza (horren barruan dago gaur aurkezten dugun zerbitzua): EAEko Merkataritza Ganberak eta Patronalak, eta Yuzz zentroak (Banesto Fundazioa).

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak lankidetza-hitzarmena sinatua du EAEko 3 Merkataritza Ganberekin eta Patronalekin. Hitzarmen horietan ezartzen denez, aipatutako erakundeak arduratuko dira ekintzaileak trebatzeaz, enpresa bat sortzeko prozesuan funtsezkoak diren bi faseetan: enpresa sortzeko fasea, eta enpresa hazteko eta finkatzeko fasea. Helburua da ekintzailea edota ekintzailetzarenganako interesa duen oro zeregin horietarako prestatzea.

1.- Enpesa bat sortzeko prozesuan gaitzeko eta profesionalizatzeko ikastaroak, 3 MERKATARITZA GANBEREK ESKAINIAK.
2.- Ekintzailetzaren FOROA. Enpresa hazteko eta finkatzeko fasea lantzeko tailerrak. NORK ESKAINIAK: EAEko Patronalak.
Euskal Enplegu Zerbitzuak bere gain hartzen dituen taldeei prestakuntza eta aholkularitza emateko ekintzak biltzen dituen estrategiaz lagunduta.
3.- Yuzz zentroak, Banesto Fundazioarekin sinatutako Hitzarmenaren bitartez.

2.- Elkarregiteko espazioa.
– Emprende2012 FOROA. Urtean behingo topagunea. Irailaren 12an, BECen. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak antolatzen du, SPRIren bidez. Guztira, 28.000 lagun bertaratu ziren iazko II. Forora. 3. edizio honetan, aurrekoaren filosofia berberari eutsiko diogu, eta formatuarekin asmatu dugulakoan gaude, ekintzaileek antolaketan parte hartu baitute. Aurten ere, ekintzaileak izango dira negozioak balioan jartzeko espazioak eskainiko dituen Foro honetako protagonista nagusiak.
– EKITEN LAGUNDU PROGRAMA
Emprende Foroan bultzatzen den lankidetza eta kooperazioaren filosofiari jarraipena emango dieten jarduerak urte osoan sustatzeko helburua du. Ideia nagusia hau da: ideia, aldaketa edota proiektu berri bat beti izango da hobea partekatzen bada. Hau da, indarrak batzea da garrantzitsuena.

Jarduera horiek kudeatzeko, taldeko metodologia berriak garatzeko eta ezartzeko egokiak diren eragileak identifikatu ditugu: enpresa taldeak, negozio berrien sorrera bultzatzeko helburua duten irabazi asmorik gabeko erakundeak, Tokiko eta Eskualdeko Garapeneko Agentziak, Unibertsitateak…
– Ekintzailetzako eragile publikoei eta pribatuei pizgarriak eman ekintzaileen arteko elkarlana ahalbidetuko duten topaketak, jardunaldiak eta tailerrak antola ditzaten. Ekintzailetzarako guneak sortu, ekintzaileek dituzten kezka guztiak parteka ditzaten, eta sektore bereko pertsonekin harremanetan jar daitezken.
– Ekintzailetzan trebatzeko prestakuntzako eta gaikuntzako ekintzak garatzea bultzatzea. Negozioak garatzeko erabilgarriak diren tresnak ematea ekintzaileei.
– Ekintzaileari aurrera jarraitzeko gogoa piztuko dioten ekintzak bultzatzea; helburua batak besteari laguntzea da. Negozio oro abian jartzeko behar den denborari aurre egin ahal izateko giza kapital nahikoa, aholkuak eta animoak ematea.
– Erantzuna ematea laguntzen programekin behar adina estalita ez dauden ekintzaileen beharrizanei.
– Emprende Foroan bultzatzen den lankidetza eta kooperazioaren filosofiari jarraipena emango dieten jarduerak urte osoan sustatzea. Ideia nagusia hau da: ideia, aldaketa edota proiektu berri bat beti izango da hobea partekatzen bada. Hau da, indarrak batzea da garrantzitsuena.

3.- Arreta pertsonalizatua
900 716 001 telefonora iristen den ekintzailetzari buruzko edoizen kezka dagokion ekintzailetza-eragileari esleituko zaio, eragilearen profilaren arabera. Homologatutako ekintzailetzako eragile guztiei buruzko informazioa argitaratuko da, eta argibide grafikoak eta praktikoak emango dira, hala nola: ekintzailetzaren zein fasetan laguntzen duten, eta Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak homologatutako tutoreen izenak eta haiekin harremanetan jartzeko telefonoak.

4.- Baliabideak eta eragileak antolatzeko modua
Ekintzailetzaren atarian, Euskadin, Espainian eta Europan ekintzailearentzara bideratzen diren laguntzak aurki daitezke, 300 guztira.4 atal nagusitan antolatuta daude, sektoreka, eta horietan guztietan, Euskadin eskuragarri dauden tresna eta baliabide guztiei buruzko informazioa jasota dago: kokapena (hazitegiak, inkubagailuak, parke teknologikoak), finantzazioa (adinak, Arrisku Kapitalak, Business Angels…).Laburtuz, enpresa-proiektu berri bati ekiteko funtsezkoak diren baliabideei buruzko informazio osoa eskaintzen du atariak.
Gainera, eta Eragileen homologazioari esker, Euskadin ekintzaileengatik eta ekintzaileentzako lan egiten duten profesional guztien mapa aurkeztuko da. Eragilea publikoa edo pribatua den jakinaraziko da, eta baita ekintzailetzaren zein fasetan lagungarria den ere.

5.- Atarirako sortutako informazioa eta edukiak.
Atariaren inguruan sare bat sortu nahi dugu, benetako erkidego bat. Ekintzaileak trebatuko dituzten pilula informatibo txikiak sortu eta argitaratuko ditugu, eta astero-astero, proiektu berriak gauzatzeko ezinbestekoak diren gaiak landuko ditugu.Aldi berean, ekintzailearentzako lagungarriak izango diren gaiak partekatuko ditugu: une latzak gainditzeko baliagarriak izango diren baliabideak, merkatua duten ideia berriak, eta abar. Oro har, ekintzaileek eskatutakoari eta Emprende Foroaren filosofiari jarraituko diogu. Albiste bakoitzaren inguruan foro bat sortuko dugu, horrelako foroak ekintzaileen zerbitzura gaudenontzat oso baliagarriak direlako ekintzaileak gehien arduratzen dituzten gaiak ezagutzeko, eta administrazioaren aldetik eman daitezkeen balizko irtenbideak bilatzeko

Partekatu

Beste berri batzuk