El Salvadorreko industria-ministrordeak bisitatu du Bizkaiko Parkea

Bizkaia

Industria Ministerio salvadortarraren ordezkaritza bat Euskadira etorri da, bertoko berrikuntza, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea ezagutzeko programa zabal baten barruan

IMG_0685El Salvadorreko Merkataritza eta Industriako ministrorde Merlin Barrerak, herrialde horretako Industria Ministerioko beste goi-kargu batzuekin batera, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioak bisitatu ditu, Parkearen kudeaketa, ezarpena eta garapena zuzenean ezagutzeko asmoz. Izan ere, Bizkaiko ekonomiako giltzarrietako bat da Parkea.

Lehenago, ministrordeak eta gainerako karguek Spri Taldeak Bilbon dituen instalazioak bisitatu zituzten, non euskal berrikuntza, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.

El Salvadorreko Ekonomia Ministerioaren ordezkaritzak beste hainbat taldekiderekin elkarlanean dihardu enpresa-berrikuntza eta ekintzailetza berritzailea jasotzen dituen agenda nazionala eratzen. Besteak beste, enpresei babesa eta laguntza ematen dizkieten erakunde eta bitarteko tresna berriak sortzea dute helburu. Testuinguru horretan, El Salvadorreko ministerioak intereseko erreferentziatzat hartzen du SPRI enpresa-garapenerako agentziaren esperientzia.

Partekatu

Beste berri batzuk