ELKARGI, ICO eta CERSA erakundeek autonomo eta enpresen finantzaketa sustatzeko akordioa sinatu dute

Gipuzkoa

 

. ICOdirecto produktuarekin osagarria den hitzarmen honek, garantia duten maileguen zenbatekoa 600.000 eurora arte handitzen du

Maileguak inbertsioa nahiz likidotasuna finantzatzeko erabili ahalko dira

 

ELKARGI, Elkarrekiko Garantia Elkarteak, Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) eta Birfidantzarako Espainiako Konpainiak (CERSA), ICOdirecto bezala ezagutzen den lerroko zenbatekoak handitzen dituen eta autonomo zein enpresei 600.000 euro arteko eragiketak finantzatzeko aukera eskaintzen dien hitzarmena, gaur sinatu dute.

Aipatu hitzarmena, ELKARGIko Kontseilari Ordezkaria den Jesús Alberdik, CERSAko presidentea den Estela Gallegok eta ICO erakundeko presidentea de José María Ayalak sinatu dute, Kreditu Ofizialeko Institutuaren egoitzan.

Hitzarmen honen arabera, ELKARGIk eragiketak %100ean abalatuko ditu. ICO erakundeak bere aldetik, eta CERSAren bitartez, formalizatutako eragiketetan %50a ELKARGIri abalatuko dio.

ICO-SGR izenarekin ezagutuko den modalitate berri honen bitartez finantzazioa eskatu nahiko luketen autonomo eta enpresa txiki nahiz ertainek, euren eskaria ICO erakundean aurkeztu beharko dute “Facilitador Financiero” kanalaren bitartez (www.facilitadorfinanciero.es).Eragiketa hauek ICO erakundeak eta ELKARGIk aztertuko dituzte, eta onartuak izatekotan, lankidetzan diharduten finantza erakundeen bitartez formalizatuko dira.

Produktu berri honen bitartez eskatzen diren maileguak, gehienez ere, bezeroko 600.000 euro artekoak izango dira, eta inbertsioa nahiz likidotasuna finantzatzeko erabili ahalko dira. Inbertsioa finantzatzeko denean, honek ezingo du urte beteko antzinatasuna baino gehiago eduki. Likidotasunerako diren maileguek, hiru urtetako amortizazio epea edukiko dute, urte beteko gabealdiarekin. Inbertsioa finantzatzerakoan aldiz, amortizazio epea zazpi urtetakoa izango da, bi urtetako gabealdiarekin.

Gaur sinatu den hitzarmen honek, apirilaren 9an Ministroen Kontseiluan adostutako Akordioan du bere jatorria. Bertan ICO erakundeari aditzera ematen zaio, CERSAren bitartez Elkarrekiko Garantia Elkarteekin akordioak finkatu behar dituela, finantzaziorako eragiketak burutu ahal izateko, merkatuko prezioak ezarriz eta arriskuaren banaketara egokituak.

 

Partekatu

Beste berri batzuk