ELKARGIk Bazkideen Batzar Nagusia egin du Donostian
ELKARGIren iritziz, etorkizuneko lehiakortasunaren garapena bermatzeko bide bakar gisa, beharrezkoa izango da enpresek ahalegin guztiak berrikuntza, ezagutza eta nazioarteratzeko gaitasuna handitzera bideratzea.
Atzera bueltarik ez duen egoera batean murgilduta gaudela eta beharrezkoa izango dela planteamendu berriei ekitea adierazi du ELKARGIk bazkideen aurrean aurkeztutako txostenean. ELKARGIren iritziz, etorkizuneko lehiakortasunaren garapena bermatzeko bide bakar gisa, beharrezkoa izango da enpresek ahalegin guztiak berrikuntza, ezagutza eta nazioarteratzeko gaitasuna handitzera bideratzea.
2009.urtean zirkulatzailea finantzatzeko 1.927 eskaera aztertu eta ebatzi ziren, eta horietatik 1.770 onartu ziren, 400 milioi euroko zenbatekoarekin. 2009ko ekitaldian guztira 662 milioi euroko abalak formalizatu zituen ELKARGIk, aurreko urtean lortutako zenbatekoa bikoiztuz.