Munduko Eraikuntza-Industria Bilbon bilduko da Tecnalia ta CIB´en eskutik

Bizkaia

Tecnalia, Korporazio Teknologikoko Eraikuntza Unitateak eta CIB, Eraikuntzaren Garapen eta Berrikuntzarako Nazioarteko Kontseiluak Eraikuntza egokitua eta iraunkorrari buruzko XVI. Nazioarteko Kongresua antolatu dute. Topaketa 2010.eko maiatzaren 17, 18 eta 19an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian eta Labein-Tecnaliaren egoitzan.

Eraikuntza-industriaren bilakaera eta eraikitako inguruen errealitate berriekin duen harremanari buruz, azken urteotan mundu osoan egiten ari diren ekitaldien esparruan kokatzen da Labein-Tecnaliak eta CIBek antolatutako kongresua. Ekimen hauek bi helburu nagusi babesten dituzte: egokitutako etxebizitza-parkea, beraz iraunkorra, eta azken erabiltzaileari zuzendutako diseinu eta eraikuntza prozesuak.
Eraikuntza egokitua eta iraunkorra izeneko kongresuko partehartzaileek hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, aldaketak ezagutzaren kudeaketaren modu eta eginkizunetan; kontzeptu berriak diseinu artikektonikoan; eta errealitate berri honekin datozten irtenbide teknikoen bilakaera.
Kongresuarekin batera lehiaketa bat ere egingo da, Egokitutako Arkitekturari buruzko 2. Nazioarteko Kongresua, ikasleei zuzendua: Detaching from Architecture, mundu osoko arkitektura ikasleen artean ekimen eta irispide berriak eragitea helburu duen lehiaketa hain zuzen.
Kongresuari eta Lehiaketari buruzko informazio osoa eta gaurkotua honako web gune honetan aurki daiteke: www.OpenBuilding-2010.org

Partekatu

Beste berri batzuk