ELKARGIren Administrazio Kontseiluak Marco Pineda Zuzendari Nagusi berria aho batez izendatu du

Gipuzkoa

Datorren uztailaren 6tik aurrera, zuzendaritza nagusi berria bere gain hartuko du eta honela, behin betiko, Sozietateko zuzendaritza organoetan eman den transizio prozesuari amaiera ematen zaio.

Marco_Pineda_2015ELKARGIren Administrazio Kontseiluak, gaur burutu duen bileran eta aho batez, Marco Pineda erakundeko Zuzendari Nagusi berri izendatzea erabaki du, datorren uztailaren 6tik aurrera gidaritza hau hartuko duelarik. Honela, Elkargiko lehen exekutiboaren arduranVíctor Ibarreche ordezkatuko du, zeina 65 urteak beteta, erretirorako adinera iritsi den.
Izendapen honekin, behin betikoz, ELKARGIren Zuzendaritza organoetan irekitako transizio prozesuari amaiera jartzen zaio. Gogoratu beharra dago iazko ekainean, Víctor Ibarrechek Estatuko lehen abal erakundea dena behin behinekoz gidatzeko ardura hartu zuena.
ELKARGIren Administrazio Kontseiluak, Víctor Ibarrecheri bihotz-bihotzetik egindako languztia eskertu nahi dio. Urtebete honetan egindako lanak, bere maila profesionalaren adierazgarri izatearekin batera, duen balio pertsonala garbiki azaldu duelako.
Marco Pineda Gómez (Bilbao, 1973) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da eta MBA, IESE erakundetik. Bere ibilbide profesionalari hasiera 1997. urtean eman zion, Gaiker enpresan controller gisa, kostuen sistemak zehazten eta ezartzen. Ondoren Accenture-ko
kudeatzaile izatera iritsi zen. Ardura hau izan zuen sei urtetan, CIE Automotive, Grupo Antolín, Astilleros Españoles edo Babcock Wilcox bezalako erakundeentzat lan egin zuen. 2004 eta 2008 urteen artean, CIE Automotiveko Mekanizatuen dibisioko Controller gisa aritu zen, Europatik talde ezberdinak erosten ibili zelarik, emaitze kontuen hobekuntzari begirako proiektuak indarrean jartzearekin batera. Honela, nazioarteko merkatuan CIE Automotiven posizioa sendotzea lortu zuen.
2008. urtean Gerdau Europa (garai bateko Sidenor taldea) erakundean lanean hasi zen eta Brasilgo multinazional honetan izan duen bere ibilbidearen barruan, Europarako Zuzendari Ekonomiko Finantzarioa izatera iritsi zen. Bere ardura horretatik, eta beste zenbait proiekturekin batera, enpresak zuen finantza zorra modu nabarian gutxitzea erdietsi zuen eta baita arriskuen kontrolaren kudeaketa garatu ere, ELKARGIren barruan izango dituen ardura berrietan erabakiorrak biak ala biak.
Hizlari gisa era aritu da, zenbait alditan, Herrialde Arrisku Konferentzian (COFACE), hala nola ELKARGIren Finantza Foroan. Deusto Business School-ek eta ELKARGIk elkarrekin duten MBAn irakasle bezala aritu da.

Partekatu

Beste berri batzuk