Minbiziaren aurkako pertsonalizatutako terapiei ateak irekitzen dizkion teknologia garatzen ari dira

Gipuzkoa

IK4-Tekniker euskal zentro teknologikoa, minbiziarekin eta hanturazko gaixotasunekin erlazionatutako biomarkatzaileen detekzio elektrokimikoko teknologia berri bat ikertzen ari da. Garapen honek pertsonalizatutako terapien diseinuari ateka irekitzen dizkio.

IK4_TeknikerEibarko zentroak bi urte daramatza, minbiziko kasu guztien %23 suposatzen duen eta emakumeen gehien pairatu behar duten bularreko minbiziaren pronostikorako funtsezko biomarkatzaile den ErbB2 proteinaren gainadierazpenak in vitro detektatzea ahalbidetzen duen teknologia hau garatzen.

Zentro teknologikoko adituek, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen laguntzarekin, hiru bide desberdinetan ErbB2-a detektatzeko partikula magnetikoen erabileran oinarritutako biosentsore bat garatu dute.

Irakurten jarritzeko

Partekatu

Beste berri batzuk