Elkarrizketa: Ainhoa Cid del Valleri, Karten Space enpresako sortzaileetako bati

Araba

Arabako Teknologia Parkean dagoen Karten Space enpresako sortzaileak eskuratu du duela gutxi Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresarien Erakundeak (AMPEA) banatutako 2017ko enpresari gaztearen saria.

Karten Spaceren jarduera nagusia Lurra behatzeko nanosateliteak dira gero jasotako datuak banatzeko.

alavesa-mes--490x750 - copia1.- Lehenengo eta behin, zorionak sariagatik. Zer esan nahi du aitorpen horrek zure ibilbiderako?

Aitorpena lanean gogor jarraitzeko bultzada da. AMPEAk aitorpena niri ematea erabaki zuela jakinarazi zidatenean, Karten Spacen zerbait ondo egiten ari ginela pentsatu nuen, eta segidan, oraindik aurrean dugun bidea etorri zitzaidan burura. Aitorpen hau aurrera jarraitzeko edo gure helburua bete arte lanean gogor jarraitzeko bultzada da: espaziora iristea.

2.- Zuenaren moduko esparruan, gehienak gizonezkoak direnean, topatu al duzu garapen profesionalerako oztoporik?

Egia esan, ez dut beste erakunde edo elkarte batzuetako nire homologoekin harremanak izateko garaian oztopo bereizirik topatu, baina zenbaitetan, adibidez, Karteneko CEOa nire lankide eta beste sortzailea den Máximo Calvo dela jakintzat eman izan dute besterik gabe sektorean ohikoena hori delako.

3.- Nola ugari daitezke emakume gazteen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak?

Emakumezko erreferenteen gabezia aztertzen duten ikerketak ondorio kezkagarri honetara iritsi direla irakurri nuen duela gutxi artikulu batean: neskatilek ezin dute izan ikusten ez duten hori. Nire ustez, oso garrantzitsua da gazte-gaztetatik erakustea esparru zientifikoan eta teknologikoan egiten diren garapen eta ikerketak zein haien atzean nor dagoen. Hala, gazteek haien tokian jartzeko eta haiekin identifikatzeko aukera izan dezakete.

4.- Zuen enpresa Arabako Teknologia Parkean dago. Zer abantaila du Karten Spaceren garapenerako bertan egoteak?

Arabako Teknologia Parkeak ekosistema zientifiko-teknologiko oso garrantzitsua du eta horrek enpresen arteko lankidetza eta harremana errazten du. Hain zuzen ere, Parkean kokatuta dauden enpresa batzuekin batera maiz egiten dugu lan. Haiengandik gertu egoteak modu erosoagoan lan egitea ahalbidetzen digu eta horrek aurrera egiten laguntzen digu.

Partekatu

Beste berri batzuk