Elkarrizketa: Anthony Le Minoux-i, TUBOPLAST HISPANIAko Marketineko eta Merkatzaritzako zuzendariari

Araba

Arabako Teknologia Parkean dago kokatuta TUBOPLAST HISPANIA eta 50 urte baino gehiago daramatza kalitate-estandar goreneko hodien packagingeko irtenbideak prestatzen. Horri esker, bere sektorean enpresa liderretako bat da. Parkean duen egoitza nagusiaz gain, badu presentzia Bartzelonan, Vichyn (Frantzia) eta y Charlotte N.C.n (AEB) ere.

_MG_9131QUINTAS1.- 50 urte baino gehiago igaro dira TUBOPLAST HISPANIA sortu zenetik. Nola laburbil dezakegu mende erdi hori? Asko aldatu al da produktuen fabrikazioa?: material berriak, diseinua eta abar.

Tuboplast Hispania ezin daiteke ulertu Juan Celaya Letamendi, 1964an enpresa sortu zuena, kontuan izan gabe. Huraxe izan zen XX. mendeko euskal enpresaburu esanguratsu eta berritzaileenetako bat. Beste batzuekin batera, industriaren zentro nagusietako bat bihurtu zuen Gasteiz eta enpresa hori gaur egun bihurtu dena izateraino altxatu zuen. 700 pertsona baino gehiagoko taldea da eta lantegiak ditu Espainian, Frantzian eta Estatu Batuetan, eta bezeroak 41 herrialde baino gehiagotan.

Fabrika modernoa eta berritzailea sortzeko ikuspegia izan zuen eta gaur egun oraindik ere salmentarako argudioetarako bat da. Barruan fabrikatzen denaren lagina da eta Estatu eta nazioarteko mailan hazkunde handia izatera bultzatu gaitu, Frantzian eta Espainian lider bihurtuta.

Hasiera-hasieratik, berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egin dugu gure bezeroei packagingeko esperientzia onena eskaintzeko asmoz teknologia berriak erabilita. Era berean, gure bilakaera produktuarekin, materialekin eta diseinu-gaitasunarekin lotuta egon da.

Eta hori guztia balio irmo batzuetan oinarrituta egin dugu: arintasuna, balioa sortzea, talde bakarra, konpromisoa eta lidergoa.

2.- Berrikuntza izan da enpresaren ezaugarrietako bat…

Taldeak Juan Celayak utzi zigun herentziaren onena mantendu nahi du. Horregatik, teknologiaren aldeko apustuan oinarritutako bulkada berria hartzeko estrategia diseinatu dugu. Horren guztiaren bidez, nazioarteko erreferentziazko packagingeko irtenbideen hornitzaile bihurtu nahi dugu.

Horrekin lotuta, berrikuntza beti egon izan da presente gure enpresan eta, horri esker, proiektu hauetan gure lana nabarmendu da: Fliptop (banda duen tapoia), Dositube (hodi ponpaduna), forma eliptikoa duen hodia edo ESTube, dekorazio ugari eta optimizatutako supply chain-a ahalbidetzen dituen eta azken urteotan merkaturatu den teknologia iraultzailea.

3.- Beti egin izan duzue kalitatearen aldeko apustua. Horixe al da merkatuan kontsolidatzeko eta hazteko gakoa?

Zalantzarik gabe. Gure bezeroek kalitate arloko lider gisa aitortu gaituzte produktu berriak bilatzeko prozesuan gure aldeko apustua eginda, faktore hori albo batera utzi gabe. Kontsumitzaileen eskakizunak gero eta handiagoak dira. Izan ere, oso merkatu lehiakorrean gero eta formatu pertsonalizatuagoak eskatzen dituzte eta kalitatea faktore erabakigarria izaten da beste batzuengandik bereizteko. Gure bezeroek kontuan izaten dute hori.

4.- Egoitza Arabako Teknologia Parkean duzue. Enpresa gisa, zer eskaintzen dizue ingurune mota horrek?

Juan Celaya beti izan zen parke teknologikoen babeslea. Ameslari bikaina zen eta enpresa Parke honetan kokatu zuen Parkea oraindik ere existitzen ez zenean. Hemen kokatuta egoteak gure langileei prestakuntzarako sarbidea izatea eta beste enpresa batzuekin sinergia posibleak izatea ahalbidetzen die. Gainera, Parkea oso ingurune ikusgarrian dago. Gure bezeroak harrituta geratzen dira paisaiaren edertasuna eta instalazioen kalitatea direla eta.

Partekatu

Beste berri batzuk