Elkarrizketa: Eneritz Zubizarreta, Globe Testing-eko zerbitzuetako arduraduna

Araba

1.- Zer da Globe Testing?

_MG_9104 (002)Globe Testing sistemen monitorizatze eta software probetan espezializatutako zerbitzu-enpresa da. Oinarrizko helburua, gure bezeroen softwareak (web-aplikazioak, mugikorreko aplikazioak, edo SAP moduko ERPak, etab.) erabiltzaileek eskatutako kalitate-oinarriak betetzen dituela bermatzea da.  Horretarako, sail bakoitzerako mota guztietako probak egiteaz arduratzen diren aditu taldeak ditugu, hori da gure elementu bereizgarria, espezializazio maila altua, sofwarearen testing egokia besterik ez baitugu egiten 😉 Adibidez, Euskotrenek biztanleei eskuragarri jarri nahi die trenen edo tranbien ordutegiak begiratzeko mugikorreko aplikazioa. Aplikazioa merkaturatu aurretik, egoki funtzionatzen duela eta erabiltzaileak eragiketa guztiak zuzentasunez garatu ahal izango dituela ziurtatzeko, beharrezko probak egiten ditugu guk. Aldi berean, aplikazioa egoki ikusten dela eta hainbat gailutan (Ipgone, Samsung, Nexus, etab.) erabilera egokia duela ziurtatzen dugu. Probak egin ondoren, Euskotrenek lasai merkaturatu dezake aplikazioa, bai baitaki erabiltzaileek esperientzia onuragarria izango dutela eta arazoak saihestuko dituztela. Beste adibide bat Vueling enpresari eskaintzen diogun zerbitzua izan daiteke. Nahiko ohikoa da Vueling bezalako konpainiek egun zehatzetarako promozioak bideratzea. Promozioa arrakastatsua bada, milaka erabiltzaile sartuko dira konpainiaren web-orrira, eta haren zama dezente handituko dute. Egun zehatz horretan erabiltzaile guztiek weberako sarbidea izango dutela eta hegaldiak arazorik gabe erosi ahal izango dituztela ziurtatzeko (web orria mantso ibiltzea edo eskegita geratzea saihesteko), Globen, ekitaldia zenbait hilabete lehenago simulatuz, arazoak aurreikusi ahal izango ditugu.   Errendimendu-probei esker, sistemak zamapean nola erantzungo duen jakin dezakegu, hainbat arazo hautemanez eta egun handian guztiak egoki funtzionatuko duela ziurtatuz. Hala, Vuelingek bezeroen oniritzia ziurtatuko du, arazoak eragingo lituzkeen bezero- edo diru-galera saihestuz.

2.- Adituak zarete gaitasun handiko profesionalak ezagutzen. Sektore zehatza, talde gaztea eta ongi prestatua. Nola lortzen duzue?

Kalitatea ziurtatzeko arloa ez da software-garapen arloa bezalakoa. Garapenaren kasuan, errazagoa da garatzen dakien jendea bilatzea; izan ere, unibertsitateetan eta goi mailako graduetan, informatikariek (hein handi batean) garatzen ikasten dute. Kalitate segurtasunaren kasuan, ez dago unibertsitate mailan araututako trebakuntzarik, beraz, tester-ek lan esperientziaren edo ikastaro berezien bidez lor dezakete espezializazioa.

Gure kasuan, bi urte hauetan iritsi zaizkigun proiektu eskariei erantzuteko, Lanbideko Lehen Aukera ekimenarekin elkarlanean, Globe University deituriko modulua sortzea erabaki genuen.  Moduluan, oinarri informatikoa duten pertsonak kontratatzen ditugu eta taldea osatzean, gure adituek sei hilabeteko trebakuntza espezializatua eskaintzen diete. Trebakuntzaren ondoren, langileak hainbat proiekturi ekiteko beharrezko espezializazioa eskuratua dute. Joandako bi urte hauetan, etengabe dugu Globe Universityko talde bat formakuntzan eta horri esker, gaur egun dugun espezializatutako tester taldea lortu dugu.

Esan gabe doa, kalitatea ziurtatzeko arloan espezializatutako enpresa gisa funtzionatuko duen Globen parte hartu nahi badute, lan-esperientzia zabala lortu duten pertsonak ere hartzen ditugula.

3.- Globe Testing abiadura handian ari da hazten. 2 urteko epean 20 langileko taldea lortu duzue eta Zurich Seguros, Vueling edo Bacardí bezalako multinazional garrantzitsuekin lan egiten duzue.  Zein dira zuen etorkizuneko proiektuak?

Egia esan, Globeko taldea langile askoz gehiagok osatzen dugu; izan ere, Gasteizekoaz gain, Madrileko, Berlineko, Bernako eta Bartzelonako egoitzak ere baditugu.  Bezero hauekin lan egitea eta urteetan zehar gure zerbitzuak erabiltzen eta beste enpresa batzuei gomendatzen jarraitzea poz handia da guretzat. Egunero hobetzeko lan egitera bultzatzen gaitu. Gaur egungo enpresek espezializazioa bilatzen dute, ez soilik orduak eta ahaleginak eskainiko dizkieten lantaldeak; enpresek, proiektuak erabat gidatuko  dituen eta sektoreko jarduera egokienak baliatuz, beharrak ahalik eta hobekien asetzen lagunduko dien kide teknologikoa bilatzen dute. Hau da gure bezeroei eskaintzen dieguna, eta emaitzak ikusita, ongi egiten dugu J

Epe laburrera begira, Espainiako eremu desberdinetan hainbat erronka ditugu, bereziki Bartzelonan; izan ere, proiektu-eskari handia izan dugu eta berriki bulego bat ireki behar izan dugu.  Suitzan ere hazkunde esponentziala izaten ari gara, Euskaditik bertatik burutzeko zerbitzuak kanporatuz. Honela, teknologia berrien bidez, bezeroen beharretara hobekien egokitzen den lan-eredua eskain dezakegu; adibidez, Gasteiztik nearshore eredua baliatuz. Gure bezeroekin on site presentziaren bidez eta proiektuko industriagarri den oro gure nearshorean kanporatuz, bezeroei prezio egokia eskaintzen dien lan-eredua izan dezakegu, lantaldeen ezagutza bateratua izan dezakegu eta eredu honetan lanean diharduten bezeroen bolumenari esker, baliabideak beharren arabera areagotu edo gutxitu ditzakegu. Bestalde, gure helburua bezeroen beharretara egokitutako ereduak eskaintzea da; horregatik, beharrezkoa dugu gure talde teknikoak gure egoitza guztietan zehar zabaltzea, arinagoak izateko eta bezeroarengandik gertu egoteko.

4.- Eneritz, joan den urtean “Araban Ekiten” saria jaso zenuen. Zaila al da gaur egun Araban ekitea? Zeintzuk dira ekitean arrakasta izateko gakoak?

Uste dut ekitea beste edonon bezain zaila dela Araban. Egia esan, guretzat ohore handia izan zen Araban ekiten saria jasotzea, Globeko kide guztion ahalegina, lana eta konpromisoa aintzat hartzen direla esan nahi duelako. Guri dagokigunez, 3 urte igaro ditugu BIC Araba Enpresen gunean, eta behin ere ez diegu nahikoa eskertuko ekintzaileei laguntzeko egiten duten lan handia. Gure kasuan, Globeko bazkide guztiak informatikariak ginenez, BICek eskainitako aholkularitza laguntza handikoa izan zitzaigun, baita ekintzaileei bideratutako trebakuntza-ikastaroak ere. Eta noski, hasieratik euskal erakundeek emandako laguntzak ere oinarrizkoak izan dira honaino iristeko.

Arrakastaz ekiteko gakoei helduz, nabarmengarriak iruditzen zaizkit konpromisoa, ahalegina eta profesionaltasuna. Proiekturen batean sartu eta sona izateak erraztu digu guri bidea; izan ere, bezeroek elkarren artean hitz egiten dute eta ezagutarazi egiten zaituzte. Komertzialik onena, ongi betetako lana . Bestalde, niri egokitu bezala; eurak ere ekintzaile izanik, Globeren ideia bere egin duten lantalde bat izateak eta egunero positibotasun eta motibazioz lan egiteak, hasiera eta momentu zailak eramangarriago egitea dakar.

5.- Zer ekarri dio Arabako Parke Teknologikoak Globe Testingi?

Esan dudan bezala, hiru urte eman ditugu BIC Araban.  Lantalde handiaren eraginez eta kontuan izanik hazten jarraitzea aurreikusia dugula, Parke Teknologikoko eraikinetako batera lekualdatu dugu bulegoa; horrela, BICen beste ekintzaile batzuei lekua egin diegula jakinda. Parke teknologikoan jarraitzea pentsatu dugu, guretzat kokapen estrategikoa baitu. Hiru euskal hiriburuetatik nahiko gertu gaude; hori guretzat abantaila handia da, gure bertako bezeroengandik gertu egotea ahalbidetzen digulako. Gainera, bulegoaren kokapena ere garrantzitsua zaigu talentua bilatzerako orduan. Momentuan, Gasteizko, Bergarako, Bilboko, Azpeitiko edo Bastidako kideak ditugu lantaldean, eta euskal erdigunean izanik, langileen bilaketa Gasteiztik harago eraman dezakegu. Azkenik, esanguratsua da Parkeak zerbitzuak ere eskaintzen dizkigula; adibidez, bezeroak eta langileak lortzen lagundu diezaguketen ekitaldiak antolatuz, trebakuntza espezializatua eskainiz, bertako gainerako enpresekin lan egin ahal izatea ahalbidetuz, etab.

 

Partekatu

Beste berri batzuk